Fernand Braudel Center, Binghamton University
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
106. iruzkina, 2003ko otsailaren 1a
Frantzia giltzarri
da
Bigarren mundu gerran
Winston Churchilek behin esan zuen zeukan harririk astunena Lorena zela
(Charles de Gaulle-en enblema). 1945az geroztik AEBk beren harria bilakatu zela
ikusi zuten. Gerra ondoko gobernu frantziar guztiek, De Gaulle bera buru izanda
edota bestelako Gaulle zale bat izanda, edo bestelakoren bat izanda, kanpo
politika "gaulista" bat izan dute. Politika hau honakoan oinarritzen
da: nahiz eta Frantziak "Mendebaldea" deritzana osatu, beronek
munduaren ordena bere ikuspuntutik garatzeko eskubidea du. Hori dela eta beti
mantendu izan dute AEBek (Ekialdeko herrialderik garrantzitsuenak) Frantziako
ikuspuntua kontuan hartu behar dutela. AEBek izan ditzaketen beste edozein
kideren aldean, Frantziak beti ukatu izan du AEBn lidergo "osoa".
Azken berrogeita hamar
urte hauetan AEBek edozein aitzakia erabili izan dute Frantziari iritzi
aldaketa bat eragiteko: losintsak, presio bortitzak, kexak, modu txarrak... Hauetako
ezerk ordea, ez du lortu Frantziaren oinarrizko jokamodua aldatzea. Duela gutxi
Donald Rumsfeld-ek "Europa zaharrari" buruz modu txarrean hitz egin
zuenen, batez ere Frantziaz ari zela onartu beharra dago. Iraganean AEBek
Alemaniaren kidetza zuten Frantziaren iritziari aurre egiteko, edo batez ere,
iritzi hori bere gain ez hartzeko. Hortik dator Bush-en administrazioaren
haserrea, Schroeder/Fisher-en norabide aldaketa ikusitakoan germaniar kanpo
politikari dagokionean. Belatze estatu batuarrek iruzur egin dietelakoan daude.
Egun AEBei horrexegatik
egiten zaie hain asaldagarri Frantzia giltzarri izatea datozen egunotan izan
daitekeen Iraq-en aurkako erasoari dagokionean. Asaldagarria, izan ere ez
baitakite mendebal munduko jendeak (eta baita haruntzagokoek ere)
estatubatuarrek Iraq-en aurka egin dezaketen erasoa "legezkoa" izanen
den edo ez. Frantziak AEBekin bat egiten badu, nahiz eta gogo txarrez egin,
munduan jendeak, gerra Nazio Batuek onartu izan balute bezala ulertuko da, eta
ondorioz izaera misteriotsua duen "nazioarteko erkidegoak". Frantzia
makurtzekotan ez badago, berarekin eramanen du ez Alemania bakarrik, baita
Errusia, Txina, Kanada eta México ere. Hauek guztiek bere horretan alineazio
garrantzitsu dira. Japonek adierazia du "munduaren iritziarekin" bat
eginen duela; esan nahi baita AEBek Nazio Batuen babesa lortu beharko dutela.
Frantziak Bretainia
Handiaren jarrera ere kolokan jartzen du. Urtarrilaren 30ean Donald Macintyre-k
The Independent-en artikulu bat kaleratu zuen ondoko azalburuarekin:
"Blair gogor ari da jokoan eta Chirac-en laguntza behar du". Macintyre
artikulu honetan Blair bere herrialdean edukitzen ari den zailtasunez mintzo
zen, "errebelio mehatxua" alderdi laboristan, eta egoera horrek ataka
zein duen Frantziaren baitan dagoela adierazten zuen. "Ez da sobera
ausarta onartzea Blair-en geroa erabaki litekeela ez Etxe Zurian ez eta Downing
street-eko 10.ean (lehen ministro britainiaren bizilekua), baizik eta Eliseoan
(Chirac-en bzizileku ofiziala).
Zerk aitortzen dio
Frantziari botere hori? Noski, ez da Frantziaren zuzentasun morala izanen, izan
ere AEBk bezain prest baitago bere tropak bidaltzeko beren interesak
defendatzearen izenean. Marfil Kostan Frantzia burutzen ari den interbentzioak
eta bertan izaten ari den zailtasunek interbentzio hori dela eta, agirian uzten
dute Frantziaren izaera mini-inperialista Afrikan. Ezta izanen Frantziak bere
barne izkutuenean amerikarren aurkako izaera duelako. Zalantzarik ez da,
Frantzian amerikaren aurkako propaganda zabaltzen ari dela, baina estatu
batuetan ere Frantziaren aurkako propaganda izan bada. Gauzak honela izanik ere
Frantziarrek (bai jende xehea, bai eliteak ere)Estatu Batuarrengandik gauza
asko dituzte gogoko. Eskerronez gogoratzen dituzte bi munduko gerretan jokatu
papera eta estatu batuarren oinarrizko balio eta prejuizio asko bere egiten dituzte.
Frantziari botere hori
aitortu diona mundu guztian dagoen sentsazio hori da, estatubatuarrek esaten
dugun moduan, "beren gantzontziloetarako handiegiak". Eta hori erabat
egia da egun, belatzeak AEBn gobernuan daudenean. Frantziar haserrea, estatu
batuarren harrokeriak zapuzteko gogoa, mundu guztiaren osagaia dela esan
daiteke oso salbuespen gutxirekin. Horrela, Frantziak estatu batuarren presioei
ezezkoa ematen dien aldioro, orain egiten ari den moduan, berdina egitera
ausartzen ez diren beste herrialdeen zorionak jasotzen ditu pribatuan, beraiek
ausartzen ez direlako agian publikoki aitortzen, esaterako, Egipto, Corea,
Brasil dota Kanada bera ere.
Errealitatean, AEB-n
gobernua jakinaren gainean dago Frantziak duen botere politikoarekin. Collin Powell-ek
Bush horrela komentzitu ahal izan zuen lehenik eta behin Nazio Batuetara
jotzearen beharraz, eta Nazio Batuei aurkezteaz datorren astean Saddam
Hussein-i buruzko "froga" batzuk. AEB-k ez dute sinisten
"froga" horiek inorentzat sinesgarri direnik. Aldiz, bai pentsatzen
dutela froga horiek Frantziari behar duen aitzakia emanen diotela AEBn ustez,
Frantziaren interes ekonomikoak direnetara egokitzeko. AEBn administrazioaren
arrazonamendua, prentsaz ia argitasun osoz azaltzen dutena, Frantziak bere buruari
ondokoa esango diola da: 1) AEBk Iraq-i eraso eginen diote kosta ala kosta. 2)
AEBk erreztasunez irabaziko dute. 3) Frantziak soldaduak bidaltzen baditu,
gutxi izanagatik ere, altxorraren banaketan partea izanen dute (petrolioa);
baina alde batera mantentzen badira, ez dute zipitzik ikusiko.
AEBetako belatzeak
Frantziako kanpo politikaren irakurketa "marsista sinplea" egiten ari
dira. Abantaila ekonomiko eta politikoen artean azterketa labur eta epe
motzekoa eginez. Baina marsismo simple horrek ez du inoiz ezer onik ekarri,
ezer ez delako hain xumea eta epe motza, Fernand Braudel-ek esan bezala
"hautsa" baita. Arazoa, frantziar ikuspuntutik aztertzen badugu, eta
zehazki Chirac-en ikuspuntutik, oso modu ezberdinean hausnar daiteke. Lehenik
eta behin, frantziar iritzia (Europa Mendebalde gutiaren iritziaren moduan)
hein handi batean gerraren aurkakoa da eta AEBen interes errealen aurrean
eszeptikoa da epe luze zein motzean. Ezker frantziarra gerraren aurka jarri da
erabat; horrela egin du, beste arrazoi batzuengatik bada ere, eskuin muturrak.
Eta alderdi kontserbadore frantziarrak boterean, UMP, banaketa dauka bere
baitan; batzuk estatubatuarren argumentazioa onartzen dute eta Blair-en kanpo
politikarekin bat datoz eta bestean "gaulle" zaleak izanez jarraitzen
dute.
Chirac-ek ez du sekula
argitara eman bere iritzia. Behin-behineko barne politikaren ondorioak
hausnartu behar ditu. Akatsa egiten badu, epe luzean bere alderdiarengan eragin
txarra izan lezake, orain berri ezarri dena lehen indar garrantzitsu moduan. Eta
batez ere Europa indartsu eta independiente bat eratzearen ametsak porrot egin
lezake. Bigarrenik, Chirac ez dago erabat ziur estatu batuarren garaipen
militar azkar batekin. Figura militar gehiegi dago munduan eszeptiko eta haien
artean ziurrenik, kargu altuko zenbait militar frantziar. Hirugarrenik,
gaullismoak oraindainokoan ongi funtzionatu du eta beti egin izan du oreka
delikatu bat. Frantziak ez du aldendu nahi AEBetatik, baina behingoagatik ez du
bere burua isolaturik ikusten erresistentzian ekintza estatu batuarraren
aurrean. Beraz, ez dirudi unerik egokiena denik jokaera gaullista alde batera
uzteko.
Espero zitekeen moduan,
AEB egin zezaketeen guztia egiten ari dira. Egungo Europako Batasunaren
hamabost kidetik bost gutun bateratu batean bere alde agertzea lortu dute. Noski
lehenago ere bost gobernu horiek banaka esana zuten jada gauza bera, baina
gutun bateratua Frantziaren gaineko presio gisara uler daiteke. AEBk Frantziari
esan nahi diote ez badira haien nahietara makurtzen, Europa zatitzen
ahaleginduko direla. AEBk beren armategian beste mehatxu bat daukate.
Frantziaren "botere biguina" AEBn aurkako deskonfidantza azaltzea
bada munduaren aurrean, "botere gogorra" Segurtasun Kontseiluan duen
beto eskubidea da. Horregatik ari dira AEB esaten Nazioa Batuetan behar duten
babesa ez dutela lortzen, Segurtasun Kotseiluaren papera bazterreratuko du
honela Frantziaren "botere gogorra" murriztuz. Bestalde, Frantziaren
beto eskubidea ez da oso erabilgarria izango Segurtasun Kontseiluak duen
garrantzia galduko badu.
AEBn ustean Frantziak
haien beharra du: baina ongi aski izan daiteke AEBek Frantziaren behara izatea.
Frantziarren erbakia dena dela ere, azken ondorioak gerraren erantzunaren
baitakoak izanen dira. Erraz irabazitako gerra batek AEBkin bat egin dutenen
alde eginen du. Luzatu eginen den gerra batek zigortu eginen ditu zalantzarik
gabe AEBn alde jarriko direnak. Baina alde bakarrak irabazitako gerrak, nahiz
eta azkarra izan AEB lagundu ditzake edota kaltetu. Alde askotako gerra batek
kalte txikiagoa egine die AEBei. Nelson Mandelak oharra luzatu du, esanez, AEBk
mundua holokausto batera daramatela, baina belatzeak gortuta geratu dira.
Auzia zera da,
gaullismoaren eraginez, Frantzia dela egun munduko herri bakarra AEBen egokiera
geopolitikoan eragin dezakeena, Britainia Handia, Errusia edota baita Txina
beraren aldean. Eta ez da Frantzia oso indartsua delako, koherentziaz polo
ezbedin askotako mundu baten aldeko apostua egiten duelako eta horrexegatik
duelako mundu mailako botere hori. Frantzia aldaketa geopolitiko horretatik
garaile ateratzea, herrialde gehienetako jende gehienari ez zaio asko inporta;
denek eraiki nahi duten zerbait eraikitzearen aukera. Laister jakinen dugu
Frantziak nola jarraituko duen partida honetan, eta mundu osoak nabarituko du
aldea.
Immanuel Wallerstein (2003ko otsailaren 1a)
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak
disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta
elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan
zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).
Translated for RED VASCA ROJA by Mikel Aldasoro
Jauregi and Aitziber Sarasola.
_____
Email this Commentary to a colleague
______________________________________________
Go to List of Commentaries