Fernand Braudel Center, Binghamton University
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
112. iruzkina, 2003ko maiatzaren 1a
“Ba al da oraindik ere Mendebaldeko Mundurik?”
Ez gara ari kulturaren
historiaren kontuez, baizik eta egungo geopolitikaz. 1945-2001 urte artean
jende gutxik ukatzen ohi zuen "Mendebaldea" edo "mendebaldeko
mundu" bat deitzen ahal zenik ba ote zen munduko areatza politikoan. Nola
ez, eremu horren mugak zein ziren inguruan eztabaida garrantzitsu bat zegoen. Zenbait
herri bertan sartuta zeuden zalantzarik gabe: AEB, Mendebaldeko Europako
herrialdeak, Kanada, Australia eta Zelanda Berria. Baina muga herriei
zegokienean ez zegoen adostasun irmo bat. Mendebaldeko mundukoak al ziren
Europa "ekialdeko" herriak? Eta Turkia? Eta Japonia? Mendebaldeko
ohorezko kideak (hori baino ez) al ziren, hego afrikako apartheid erregimenak
izendatzen zituen moduan japoniarrak "ohorezko zuriak" al ziren?
Bushen erregimenak ludi
osoan kanpaina alde bakarreko eta matxistari (testu originalean sic)
ekin zionetik, "Europa" eta AEBn arteko harremanak zapuztuta daude. Gauzak
honela mundu osoko politikari eta komunikabide guztiak zera onartu dute;
"Mendebaldearen" bateratze geopolitikoa ez dela hain begibistakoa. Iraq-eko
berariazko konkista horren ondotik, Tony Blair Europa eta AEBen arteko batasuna
berriro ezarri nahian dabil. Eginahal handia eskatzen du honakoak eta gainera
gerta litekeena ez da batere ziurra.
New York Times
Sunday Magazine Section-ek 2003ko apirilaren 27an kaleratu kazetak bi artikulu argitaratu
zituen, biak idazle britainiarrak dituzte eta oso doinu ezberdinean daude
izkiriatuak. Horietako bat Timothy Garton Ash da eta bere artikuluaren
izenburua "Nola batera daiteke Europarekin" da eta bestea Niall
Fergurson-ena da eta oso izenburu ezberdina dauka, "Inperioak atzera egin
du". Bi artikuluen irakurketa eginez gero, eztabaidaren jatorrian nortzuk
dauden argi ikus daiteke; orain arte stablishment-aren erdigunea izan
dena eta orain hain indartsu den eskuin muturra.
Ash, Oxford-eko St.
Antony's College-eko Ikasketa Europearren Zuzendaria da eta Stanford-eko Hoover
Institution-eko (erradikaltasun zantzu handirik gabekoa) kide garrantzitsua da.
Oso ezaguna da bere ikerketengatik Europa erdialde eta ekialdekoaren inguruan
(Sobiet Batasunaren desagerpena baino lehen eta geroztiaz ere bai). Nolabait
esatearren "min eskutitza" idazten die bere "kide kuttun
estatubatuarrei". Horrela hasten da gutuna: "Mendebaldea berriz batu
beharrean gaude". Artikuluak bi oinarri ditu: Ekialde erdia eta Frantzia.
Ekialde Erdiari buruz duen iritzia Blair-ek publikoki azaldu duen iritziaren
parekoa da. Garrantzi handia ematen dio Palestinar estatu egonkor bat
sortzeari. Frantziari dagokionean, Iraq-en aurkako auzian modu
"eskandalagarrian" jokatu izana leporatzen dio, baina hala eta guztiz
ere, "Washintong-en francofobia oso urrun joan dela" esaten du, izan
ere, "Churchill-ek arrazoi baitzuen: nahi dugun Europa hori ezin da
Frantzia gabe eraiki" eta "AEB ez hain harroputzak"
aldarrikatzen ditu.
Fergurson-en
artikuluari dagokionean, doinua oso ezberdina da: Ash-en moduan atlantiar
itsasoaren bi aldeetara atxekitzen da. New York-eko unibertsitatean finantziar
historiaren irakasle da eta baita ikerlari ospetsu ere Oxford-eko Jesus
College-n. Bere artikuluaren azpititulua honakoa da: "Zergatik ez duten
estatubatuarrek mundua gobernatzeko behar dena" eta gorrotatu egiten du
hori. AEB-en aurkako salaketa egiten du "munduaren erreferentzi kronikoki
oso motza" dela azalduz, eta bere beldurra da "epe luzeko administrazio
bat mantentzeko (beharrezkoa) gai izanen ote diren" . Bere hitzetan
britainiarrek izan zuten beren une gorenetan. Bere azalpenetan argudiatzen du
"britainiarrak bere bizitza osoa... sorterritik kanpo emateko prest
zeudela, oso lurralde beroetan aginduz, eritasunez jositako herrietan." Bain
aldiz kontrakoa gertatzen da "AEBetako eliteko heziketa erakundeen
sorkaria sorterririk urrun bizitzeko prest ez dagoen jendeak osatzen du, ez
bada bisita motz eta oporretarako". Zein da berak ateratzen duen ondorioa?
"Inperio estatubatuarra zer den esatera ausartzen ez den bitartean
–antolatutako hipokrisiaren tradizioa mantentzen duen artean- emakume eta
gizonezko gazte eta diruzaleek Iraq-eko auziari so eginen diote (gerrondoan)
eta zera esanen dute aho batez: "horra, arrimatu ere ez".
Gauzak honela, Ash-en
salaketa edo penatzen duena zera da; AEB-k bide inperial unilaterala hartu eta
harropuzkeriaz jokatzea. Aldiz, Fergurson-en aburuz, bere pena bide inperial
bati ez ekitea da; horrek erabat herriak okupatzea lekarke, erabat bero
diren eta gaixotasunez josita dauden herrialdeak alegia. Bietako nork dauka
arrazoia? Hainbat eztabaidetan gertatu ohi den moduan, biek. Ash-en arrazoia da
AEB-ek ezin dutela bakarrik joan, betiere arrakasta lortu nahi izatera (akaso
bai, militarki, baina ez politikoki). Eta Fergurson-en arrazoia da elite
estatubatuarra ez dagoela prest Hirugarren Munduaren "Funtzionari
Koloniala" izateko.
Ash-ek Bush-en
erregimenari orain dela urte bateko kanpo politikara itzultzeko eskatzen dio,
Atlantiar Aliantzan oinarritua eta nahiko partehartzailea. Fergurson-ek hori ez
egiteko eskatzen dio, eta terrorista itsaso baten erdian idealista moduan
azaldu nahi horren ideologia alde batera uzteko, hipokrisia hori alde
bateratzeko eskatzen dio. Nire ustean bi hauetako batek ere ez du lortuko nahi
duen politika estatu batuarra. Ash-ek AEB-entzat eskatzen duena jada debekatu
dute eta debekatzen jarraituko dute belatze estatubatuarrek. Bestalde, belatze
estatubatuarren politika epe luzean politikoki onartezina da, ez AEBetako
hauteslegoarendako bakarrik, baizik eta baita haien elitearendako ere. Zehazki
Fergursonek ematen dituen arrazoiengatik. AEBetako biztanle gehiagorentzat
askoz ere erosoagoa da beren burua bakartzea, jaun/andere inperialista
bilakatzea baino. Nahiz eta garaipen militarrak izugarri atsegin dituzten.
AEBk beren munduarekiko
politikaren etorkizunarekin kezkatuta dauden bitartean (inkestetan Bush jaunak
dituen mailez gaindi, oso aldakorrak direnak, AEB oso larrituta daude auzi
honekin), Europa bere burua osatuz joanen da mingarriki, ez
"Mendebaldeko" zati bezela, ez eta "atlantiar munduaren zati
bezala". Nola esaten ahal dut orain hau, une honetan politikoki AEB Europa
baino bateratuago daudenean, barne gatazka garrantzitsu batean murgilduruik dagoela
ematen duenean?
Egia esan bi arrazoi
daude: bata ekonomikoa eta bestea kulturala. Alde ekonomikoa oso erraz azaltzen
ahal da. Alde batetik, Europa bat dator AEBekin mundu-ekonomian erdigunea eta
kanpoaldearen arteko banaketa egitearekin, izan ere Iparraldeari abanataila
handiak ekartzen baitizkio estruktura horrek. Beste alde batetik, Europa AEB-en
etsai ekonomiko handi bat da. Eta estaitasun hori gero eta azalerago egonen da
datozen hamarkadetan. Gauzak honela, Europak Iparraldeko frente bateratu bateko
irabaziak orekatu behar ditu, esate baterako Munduko Komertzioaren Erakundearen
moduko plazetan. Bere galerak mantenduko ditu Europak AEBek dolarraren paperari
esker duten abantaila nolabait salatuz; esango duena zera da, Europa horrela
baldin badago, AEBek Europaren gainean presio politiko eta militarrak ezartzen
dituelako dela.
Europak ez badu
dolarraren paper pribilegiatua deuseztea lortzen, bigarren mailako status bat
mantentzera behartuta dago. Europarrak honetaz konturatzeko adinako azkarrak badira.
Orduan beren klase interesak arriskuan jarriko ote dituzte? Iparraldeko
eskubide osoa duten kide moduan dituzten interesak arriskuan jarriko al dituzte
AEBekin izan dezaketen gatazka baten aurrean? Ez etsi-etsian, estatubatuarren
estrategia Iparraldeko herrialde gisan haiek nahi dutena baino ezeraginkorragoa
dela uste baitute. Eta posizio estatubatuarra Ipar-Hego gatazkan kolokan
ikusten dutela Europarekin mantentzen ahal den gatazkarekin. Europaren ustean
Ipar-Hegoarekiko politika ezberdin batek ez luke bera besterik lagunduko baizik
eta baita AEB ere (nahiz eta konturatu ez). Badiruri beraz, Europak ez diola
muzin eginen AEBen aurka duen gatazka ekonomikoari. Gatazka hau nazioarteko
finantziar akordioetan gauzatzen da, esaterako lehen mailako produktuen
inbertsioetan. Bere interes ekonomikoak defendatzeagatik, Europak orain indar
militar independiente bat eratuko du, eta horren aurrean bai Blair eta bai
Powell-ek bere aurkaritasuna erakutsiko dute behin eta berriz. Baina beldur
nagusia izanen da, ezin izanen dutela agian, geldiarazi.
Kultur arloari dagokionean, historian pitin bat atzera egin behar dugu. AEB, kulturalki Europaren ondorengo dira, eta 1945 arte, bai Europan (Britainia Handia barne hartuz, nahiz eta ez indar handiz) eta bai AEBetan, Europa anaia nagusitzat hartzen zen. 1945az ondorengo mugimenduek odea, Europa anaia txikitzat jarri zuten, eta europarrei sekula ez zaie aldaketa hori gustatu izan. Gerra hotzean zehar eutsi zioten, baina ez dute arrazoirik ikusten denbora gehiagoan eusteko. Europar kontserbadoreenek ere sentimentu honekin bat egiten dute. Ikus ditzagun bestela kulturari dagozkion Fergurson-en argudioak. Egia esatera bere saiakera ez da hain ezbedina kultura politikari dagokionean Ash-ek egin argudioekin, azken hau finean edukazio gehiagorekin azaltzen baita, besterik ez.
Europarren harrotasun
kulturala, estatubatuar gehienentzat ulertezina da erabat eta beti izan da
horrela. Egun dagoen francofobia, errealitatean ez frantziarren aurkakoa,
baizik eta europarren aurkakoa, eta europarrek badakite hori. Ash ez da hori
argi ikusten duen bakarra. Oraindik ba al dago Mendebalderik? Oraindik orain ez
da desagertu termino geopolitikotan, baina bereziki ahulduta dagoela ematen du.
Immanuel Wallerstein (2003ko maiatzaren 1a)
© Immanuel Wallerstein 2003
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak
disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta
elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan
zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).
Translated for RED VASCA ROJA by Mikel Aldasoro
Jauregi and Aitziber Sarasola.
_____
Email this Commentary to a colleague
______________________________________________
Go to List of Commentaries