Fernand Braudel Center, Binghamton University
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
113. iruzkina, 2003ko maiatzaren 15a
“Inperioa eta Kapitalistak”
George W. Bush-en
ustean, bera mundu-sistima kapitalista mantentzen dutenen abanguardian
dagoelakoan dago. Dudarik gabe, munduko ezkertiarren gehiengoak ere hala uste
du. Baina gauza bera pentsatzen al dute munduko kapitalista handiek? Hori ez da
hain begibistakoa. Morgan Stanley inbertsio finantziar firma
garrantzitsuenetariko bat da eta bere Foro Ekonomiko Orokorrean alarma oihu
garrantzitsu bat egin du. Stephen Roach-ek zera idatzi du: "AEB-ak
erdigune diren mundu bat" mantenezina dela mundu-ekonomiarentzat eta
bereziki txarra AEB-entzat. Robert Kagan-en aurka egiten du batez ere
(neokontserbadore aipagarri bat), izan ere honek esan baitu hegemonia
estatubatuarra handitu nahi izatera, Europaren aurka izan beharko duela
bereziki. Roach ez dator inondik inora ere berarekin bat; egungo munduaren
egoerak "asimetria sakonak" erakusten dituela mundu-sistiman eta hori
ezin dela mantendu.
Zertan oinarritzen da
Roach? Mundua "ez-hazkunde [eufemismo galanta] ikaragarri bat izaten aritu
da 1982 eta 2002 [ebaluazio ezberdina gure osasunerako onuragarria dena, orain
artekoan ohiko izan diren hausnarketak baitira AEB-ek duten posizioak eman duen
indarra mundu-ekonomian] urteen artean eta orain desoreka handi baten aurrean
gaude: AEB erdigune izanen diren mundu bat ezarri nahi da". Zergatik?
Lehenik eta behin eta beste ezer esan aurretik, "beste herrialdeekin eta
estranjeroarekin batez ere egindako transakzioetan dauden desoreka
handiengatik". Bere esanetan "AEB-ek bere aurrezki nazionalak
xahutzen jarraitzen duten neurrian, jada nahiko xahutuak daudenak" eta
"gainerako munduak bere emaria baino txikiagoak diren kontsumo patroietan
jarraitzen duen bitartean", egoerak okerrera besterik ezin egin lezake.
Amaitzeko, hau da bere
ondorioa: "Posible al da gero eta aurrezki gutxiago duen ekonomia
estatubatuar batek, bere indar militarra baino handiago den gero zabalkunde
handiagoa finantziatzea? Nire erantzuna irmotasunezko `ezetza´". Zer
gertatuko da orduan? "Aktiboen prezioak dolarretan emanda, besteekin
alderaketa bat eginez" jaitsi egin behar dute, eta eginen dute, muturrez
aurre, laster batean. Roach-en estimazioaren arabera, "kanbio errealaren
tipoan %20ko jaitsiera eta termino nominaletan gutxi-gora-behera bikoitza,
interes errealen tipo altuak, barne eskaeraren hazkunde eskasa eta estranjeroan
hazkunde azkarrago bat". Zera esanez amaitzen du: "munduak ez du
funtzionatzen ekonomia global baten moduan" (globalizazioaren teorikoak
horretan asko saiatzen badira ere), eta ekonomia global desorekatu baterako,
dolarraren ahultzea irtenbide bakarra bihur daiteke ".
Laburbiulduz, Roach-en
argudioen arabera, Bush-en erregimenak goresten duen militarkeria gizonzaleak,
belatze estatubatuarren ametsa mundua bere antzeko bihurtzeko, ez da ezinezkoa
bakarrik izanen, baizik eta inbertsio egileen ikuspuntutik, negatiboa erabat,
berak idazten duen irakurleendako, Morgan Stanley-ren bezeroak. Roach-ek nola
ez, arrazoi guztia dauka eta esan beharra dago ez dela ezkertiar intelektual
bat, baizik eta, kapital handiaren ordezkari bat.
Zedarri historiko
zabalei erreparatuz gero, hemen dakusaguna orain dela 500 urtetik hona
mundu-sistima modernoan dagoen tentsioa da. Tentsioa bi alderen artekoa da:
batetik, mundu-ekonomiak ongi funtzionatzen duela ziurtatuz, kapa kapitalisten
interesak babestu nahi dituztenak (botere hegemoniko baina ez inperial batekin,
haien babes politikorako) eta bestetik, mundu-sistima mundu-inperio bihurtu
nahi dutenak. Mundu-sistima modernoaren historian izan ditugu horrelako beste
hiru saiakaera: XVI. mendean Carlos V/Fernando II-rena, XIX. mende haseran
Napoleon-ena eta XX. mende erdialdean Hitler-ena. Hauek guztiak haseran ospe
handia izan zuten, gerora hegemoniko bihurtu ziren potentziek egin ormarekin
topo egin artean: Herrialde bateratuak, Erresuma Batua eta AEB.
Hegemonia ez da
militarzaletasun gizonkoiaren auzia: eraginkortasun ekonomikoaren auzi bat da. Munduaren
orden berri bat sortzea posible eginen duen eraginkortasuna, xuabe
funtzionatuko duen mundu-sistima bat da. Potentzia hegemonikoek kapitalaren
zati desorekatu bat pilatzen uzten dutena. AEB-ek egoera hori izan zuten
1945etik 1970 arte gutxi-gora-behera, baina horrez geroztik abantaila galduz
joan da. Bush-en erregimenak eta belatze estatubatuarrak beherakada ekiditea
erabaki zutenean mundu-inperioaren bidea erabiliz, AEBei fabore eskasa egin
zien eta bertan kokatutako kapitalista handiei ere bai (ez bada laster batean,
etorkizun hurbil batean bai behintzat). Hori da Roach-ek azpimarratzen duena,
eta horren kexu da.
Baina ez al die Bush-en erregimenak kapitalista horiei nahi dutena ematen, esaterako zerga murrizketa izugarriak? Hori al da benetan nahi dutena? Ez Warren Buffett-ek, ezta George Soros-ek, ezta Bill Gates-ek ere (bere aitaren esanak dira). Sistima kapitalista egonkor bat nahi dute eta Bush ez zaie hori ematen ari. Lehenago edo beranduago beren deserosotasuna ekintza bilakatuko dute; baliteke jada hori egiten aritzea. Horrek ez du esan nahi garaile izanen direnik. 2004ean Bush berriz ere aukeratua izan liteke; bere eromen politiko eta ekonomikoa areago dezake, eta bere aldaketak aldaezinak bihur ditzake.
Baina sistima
kapitalista batean merkatuari ere kasu egin behar zaio. Merkatua ez da
ahalguztiduna, baina ez ahalezinduna ere erabat. Dolarra beherakada handian
sartuko denean, eta ito eginen da, dena aldatuko da maila geopolitikoan;
ekonomia mailako geldiunea dolarraren itotzearekin handiago izanen da Dorre
Bikien aurka Al Qaeda-ren erasoa baino. AEB-ek aurre egin diote eraso horri,
baina dolarra itotzen denean AEB askoz ere ezberdinago batzuk ikusi ahal izanen
ditugu. AEB-ek ezin izanen dute luze jarraitu beren aukeren gainetik bizitzen,
gainerako munduaren lepora kontsumituz. Hirugarren Munduko herrialdeek
sentitzen dutena sentitzen hasten ahal dira AEB, NMF-k (Nazioarteko Moneta
Fondoa) aldaketa estrukturala inposatzen dienean: bizi mailan sekulako jaitsiera.
AEB-en gobernuen ia
itotze ekonomiko nagusia etorriko denaren aurrekaria besterik ez da. Historiak
Bush-en erregimena gogoan izanen du, AEB-en egoera eonomiko txarrari aurre
eginez, ahal izan zuen guztia egin zuen are gehiago okertzeagatik.
Immanuel Wallerstein (2003ko maiatzaren 15a)
© Immanuel Wallerstein 2003.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak
disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta
elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan
zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).
Translated for RED VASCA ROJA by Mikel Aldasoro
Jauregi and Aitziber Sarasola.
_____
Email this Commentary to a colleague
______________________________________________
Go to List of Commentaries