Fernand Braudel Center, Binghamton University
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
121. iruzkina, 2003ko irailaren 15a
"Bush-ek arazo larriak ditu etxean”
Bush
presidenteak azken urtetik hona arazoak ditu munduko zati handienarekin edo
gehiagorekin. Hala eta
guztiz ere AEBn laguntza zuen orain dela hiru hilabete arte. Orain laguntza
hori galtzen ari da, oso abiada azkarrean gainera.
Has gaitezen stablishment-aren
prentsarekin. Errepublikarrek
nahigo dute delako “prentsa liberala”. Arkume larrutan ezkutatzen diren otso
ezkertiarrak direla esan nhai izaten dute horrekin. Baina egia esatera
errealitatean AEBn establishment-aren prentsa erabat zentrista izan da
eta orain ere hala da. Urte oso batean zehar irailaren 11ko atentatuaren
ondoren eta zehazki orain dela hiru hilabeterarte prentsa zentrista horrek Etxe
Zuriaren komunikatuak bere horretan kaleratzen zituela ematen zuen, jaso eta
bereak bailiran zabaldu. Egun, bat-batean gauzak erabat aldatu dira, erabat
hankaz gora jarri dira. Lau telebista kate nagusiei begirada bat ematea nahikoa
da horretaz jabetzeko (CBS, NBC, CBS eta CNN); edota aldizkari nagusiak
irakurri (Time, Newsweek, U.S. News
& World Report); edota egunkari nagusiak (N.Y. Times, Washington Post, L.A.
Times, Boston Globe). Horietan zera ikusi ahal da garbi (izan berriak, iritzi
artikukuluak edo editorialak): Bushen administrazioarekiko kritika jarraia.
Iraq-en duen politikaren inguruan -hobe esanda Iraqeko “hankasartzeen”
inguruan-, AEBetan gero eta handiagoa
den langabezia edota ekonomiaren atzerakada nabarmenaren inguruan. Artikulo
horiek orain hain dira kritikoak ezen Bushen aldeko jendeak esaten dutena lau
haizetara kritikatzen baitute eta modu negatiboan gainera.
Bushen administrazioak AEBk gerran sartzea
ahalbideratu zuen, Iraq-ekiko beldurra astinduz: txikitze handiko armak,
suziriak botatzeko plataformak, arma biologikoak bidaltzen ahal zituzten gidari
gabeko hegazkinak; eta nola ez Al Qaedarekin harreman estuak. Baieztapen horiek guztiak
gezurtatu egin dira banaka-banaka. Ez dituzte armak aurkitu, ezta suziriak ere,
gidaririk gabeko hegazkinak ere ez, ezta Al Qaedarekin harremanik ere. Gainera,
gero eta geihago dira Bushen administrazioari hori horrela azaldu ziotela
baieztatzen duten estatu batuetako intelijentzia zerbitzuetako kideak. Hori
duela denbora asko azaldu omen zuten, erasoa baino askoz lehenago. Guzak
horrela Bushen inguruko jendeak duela hilabete pare bat utzi zion inbasioa justifikatzeko arrazoi
hauek erabiltzeari. Beste argudio bat aurkitu zuten; AEBk Saddam Hussein
zanpatzea lortu zuten eta gauza horrengatik Irakiar herria beti egonen da
eskerronez. Irakiarrek aldiz orain Erdi Ekialdean eredugarria izanen den
sistema demokratikoa jarriko dute martxan. Baina badirudi irakiar herriak bere
eskerrona erakusten duela AEBetako soldaduei nahiko maiz tiro eginez. Herri
hori kaos fisikoa eta politikoa da. Eta Irak demokrazia eredu bat baldin bada,
ni beste planeta batean bizi naizen seinale izanen da.
AEBetako egoerari dagokionean
sinestezinena alderdi demokratan gertatzen ari dena da. Howard Dean-en eskaloi
igotze nabarmena. Estatu txiki bateko agintari nahiko iluna zen, bere aukera
politikoetan zentrista (lehen behintzat bai), presidente izateko karrera
horretan gauza bakarra zuelarik bere alde: Iraken aurkako erasoa kritikatzen
zuen zabaltasunez. Orain dela hiru hilabete arte gerraren aurkako agintariak
gutxi batzuk ziren: Byrd senadoreak, Kennedy eta Graham, Kucinich
kongresularia, eta Howard Dean berbera. Gainerako guztiak Bushen gurdi
aberrizalera igo ziren, demokraten izendatzerako Deanen aurkari nabarmenenak
barne: Lieberman, Kerry, Edwards eta Gephardt.
Iraken kontrako gerraren aurka
egotea Deanen aldetik nahiko xaloa eta sinplea izan da (hasi eta gero emandako
iritzia ez da, hasi aurretikoa ere bai). Horrek nazio mailako entzuleak izatea
ekarri dio; internet erabiltzeko modu azkar eta erabakiorrak oinarria eman dio
nazioko bazter guztietan azpiegitura politikoa eratzeko eta baita diru sarrera
handiak jasotzeko, bere aurkari demokratek ez bezala. Haseran prentsak ero
moduan erabili zuen, gero interesgarri baina marjinal moduan. Ondoren
interesgarri zen haien begietara baina alderdi demokratarako izendatzea lortzen
bazuen Bushen aurrean galtzaile izanen zela. Azkenean egungo pentsamoldeak dio
ez dela zaila izango izendapena lortzea eta are gehiago Bush garaitzeko
baldintzak betetzen dituela. Bere aurkari demokratek Deanen fenomenoari
erantzun diote bere pentsamoldera ahalik eta gehien hurbilduz, kontuan izanda
zein izan diren bere adierazpenak eta lehen izandako konpromezuak. Bere lau
aurkari nagusiek diote akaso erasoa zuzena izan zela, baina ondoren etorri dena
erabat gaizki antolatua zegoela; eta horrela inor gutxi komentzitzen ahal dute.
Aldi berean bozkatzailea demokratek ez dute “Bush light” bat nahi (horrela
deitzen diote esatari batzuek Liebermani), eta “Dean light” bat ere ez dute
nahi (izan ere horrela deitzen diete orain Kerry, Edwards y Gephardt-i).
Are interesgarriagoa izan da
errepublikar politikoen erreakzioa. Hasera batean Dean, hautestsi demokrata
garaiterrezena izanen zelakoan zeuden; orain benetan onartzen dute
garaitezinena izaten ahal dela. Orain bada errepublikarrik Dean-en alde.
Azkenik ohiko hautesleak daude
eta hauei galderak maiztasunez egiten dizkiete. Bushekiko abegikortasuna gero
eta murritzagoa da. Egun gehiengo txiki batek baino ez du uste Bush ongi ari
denik. Baina interesgarriena azken inkesta da; inkesta honen arabera, jendearen
%64ak uste du Iraken aurkako erasoak, eraso terroristak jasatearen aukera
areagotu egin duela. %77aren ustez, AEBen aurrean islamiarrek dituzten jarrera
txarrek, terrorista gehiago egin dituzte. Eta %81ak uste du irailaren 11ko
erasoen ondoren izan den ikasbidea dela, Estatu Batuek multilateralagoak izan
behar dutela.
Bushen administrazioa
atzerapausoak ematen ari da erabat multilaterala denaren itxura eman nahian
edo. NBEren erresoluzio bat bultzatu nahi du orain, eta beste herrialdeei ia
negarrez ari da tropa edo diru eskean (jazotakoa jazo da, baina bego dagoenean,
adierazi nahi du Bushek). Baina AEBk ez diote oraindik uko egin nahi Iraqen
gaineko primazia militar eta politikoari; baina laguntza nahi badu ezinbestean
etsi egin beharko du saiakera horretan. AEBek akaso NBEaren erresoluzio bat lor
dezakete –bertsio ahulago batean- baina ez liteke beste herrialdeetatik dirua
edo tropak lortzea, ez behintzat kantitate esanguratsu bat. Egia da Bushen
azken diskurtsotik hona Errumaniak 50 soldadu eskeini zituela, baina hain
kantitate baliogabea denez, Bushek ez dio kasurik ere egin.
AEBetan lehen ahotsak entzun
dira Iraketik tropak lehenbailehen ateratzearen alde. Zenbaki hau ziurrenera
hazi eginen da eta datozen hiru hilabeteetan asko ohiukatzen ahal dute batez
ere hildakoen kopuruak gora egin ahala. Israel eta Palestinaren arteko egoerak
ere izanen du zeresana, AEBetan langabeziak ere gora egiten badu, ohiukatze
horretan zeresana izanen dute. Neokontserbadoreak horrekin jabetuta daude.
Esaten hasiak dira, egoera ezin dela Vietnamekin alderatu baina bai
Somaliarekin (hemendik tropa estatubatuarrak isatsa hanka artean sartuta eta
lotsatuta aldegin behar izan zuten galdu zutelako). AEBk ez badira tente
mantentzen dena galtzen ahal dutela oharrarazten ari dira, eta zentzu batean
arrazoia dute.
Horixe da
oraintxe bertan George Bushek duen zalantza. Tente mantenduz gero, ez du Iraken
ezer ziurrik lortuko eta berriz hautatua izateko aukerak erabat murriztuko
zaizkio. Baina bestalde ez bada tente mantentzen, etxeko sukaldea ere atontzen
ez dakien ahobero bat bezala ikus dezakete. Bere arriksu handiena ez da zentroa
galtzea baizik eta eskuineko laguntza garrantzitsuak galtzea. Askok esaten dute jada
tristuraz, AEBen historian diru gehien gastatu duen administrazioa izan dela
hau, nahiz eta haien argumentazioa izugarria izan. AEBetako defizita laster
hurbilduko da biloi erdi dolarretara. Akaso George Bushek izaten ahal duen
aukera bakarra, herri estatu batuarrari zera esatea litzateke: AEBk Iraken
mantendu beharra dute, behintzat bost urtez eta horretarako guztiok sakrifikatu
beharra dugu. Zerbitzu militar obligatorioa ezarriko dut eta politika
inperialista hau mantendu ahal izateko zergak nabarmen igoko ditut. Horixe bera
eginen luke esaterako McCain senadoreak. Eta agian martxa ona izanen luke,
estatubatuarrek horrelako politika bat babesten ahal zuten, zergatik ez? Eta
horrek ez luke hutseginen. Baina Bushek ez dauka eduki beharrekoa egin ahal
izateko, eta bere inguruko jendeak gauza asko dauzka egiteko.
Gauzak
horrela, bye-bye, George W. Bush. Hamar urte barru atzera begiratuko dugu eta
ados egonen gara hau esaterakoan: inoiz eta inork AEBn historian ez du haibeste
egin bere herriaren botere eta prestijioa ahultzeko. George Bush izanen da ziurrerena zapela
jantziko duena.
Immanuel
Wallerstein
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak
disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta
elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan
zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu); fax 1-607-777-4315.
Testuen izenburutetatik
ondorioztatzen denez, iruzkin hauek, zeinak hamabostean behin argitaratzen
diren, mundu garaikedearen inguruko hausnarketa izan asmo dute, beti ere epe
luzeko ikuspegiz.
_____
Email this Commentary to a colleague
______________________________________________
Go to List of Commentaries