Fernand Braudel Center, Binghamton University
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
128. iruzkina, 2004ko
urtarrilaren 1a
"2003 – Bushen
urtea"
Amaitzear den 2003 urte honetan George
Bushek bere hatz arrastoak utzi ditu munduan eta akaso ospakizunetan ariko da
2004ko urtearen haseran. Egia esatera urte txarra izan da benetan, bai
Bushentzat, AEBentzat eta oro har mundu guztiarentzat. Bushek azaldu nahi zuena
AEBen alde bakarreko boterearen garaipena zen, gainerako herrialdeak militarki
eta indarrean gainditzen ahal zituela uste izan zuen eta hala bere egoera
politiko eta ekonomikoak hobetuko zirela. AEBek munduko superpotetzia izatea
bermatuko zuten, ez akaso errespetoz baina bai beldurrez, bere etsai eta
lagunekiko. Lortu al du? Nire ustez, ez.
Azter
ditzagun urtean zehar eman diren gertakizunak Bushen ikuspuntutik. 2003. urtea
nahiko gaizki hasi zen. Otsailean AEBek Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren
erresoluzio baten bidez nazioarteko legitimazioa lortu nahi izan zuten Iraken
aurkako haien gerrarako. Presio izugarriak izanagatik (presidentea beraren
telefono dei pertsonalak barne), AEB lau boto baino ez zituzten lortu
(hamabostetik) erresoluzio honen alde eta azkenean bertan behera utzi zuten. Martxoan
AEBek Irak eraso zuten zena zela ere. “Prestuen Koalizioa” zuten lagun dena
dela (muinean Erresuma Batua, Australia eta Polonia). Azken unean Turkiak uko
egin zion parte hartzeari, nahiz eta diru asko eskeini zieten trukean.
Hala
eta guztiz ere sarrera militarra azkarra izan zen, gutxi gora behera Irak osoa
hartu zuten. Bushek eginbeharra “beteta” zegoela adierazi zuen; baina esan
bezala, gerrila gerra hasi zen, eta ordudanik gogortu egin da. Eginbeharra
“bete” zenetik, lehen fasean baino soldadu estatubatuar gehiago suertatu dira
hilda edo zaurituta. Urtea amaitzen ari zelarik, indar armatu estatubatuarrek
onartzen zuten hildakoak gero eta gehiago zirela, ez gutxiago. AEBen ahalegina
une honetan beste herrialde batzuek tropak bidaltzea da. Beraien garaipena oso
mugatua izan da eta oraindik ezin izan ditu bertara bidalitako soldadu kopuruak
gutxitu.
Abenduan
garaipen ia militar handi bat izan da, Saddam Husseinen atxiloketa. Okupazio
estatubatuarraren nagusia den Paul Brerner-ek honakoa esan zuen: “Jaun-andreok,
harrapatu dugu!”. Eta harrapatu zuten. Baina harrapaketa jolas soila ez zenez,
ez dago oso garbi atxiloketa honek AEBei gauza gehiegi konpondu ote dion. Dudarik
gabe laguntza izugarria eman die batez ere AEBei psikologikoki. Baina
okupazioaren aurreko erresistentzia gutxitu al da akaso? Baliteke Ba´az-eko
zenbait jarraitzaile atzeratzea (hori oraindik ez dago frogatuta), baina beste
irakiar batzuk kontrakoa pentsatzea. Hau da, lehen hainbat irakiarrek ez zien
gerra kontuei ekiten Saddam Hussein-en itzulera bermatzen ari zirelakoan, baina
orain ez da halakorik. Finean, nazionaltasun Irakiarra ez dago bere esku
hutsetan. Dena dela ere, azken hilabete hauetan gero eta gehiago izan dira
indar okupatzaileen aurkako erasoak.
Ze
atarramendu atera du Bush-ek esparru ekonomiko eta politikoan? Ekonomiari
dagokionean, Irakeko gerrak hasiera batean “Bagdadeko estimuloa” izenekoa
ekarri zuen, hau da mundu mailako ekonomiaren hazkundea. Hau neurri
handi batean Keynesen teoria militar estubatuarren eraginaren ondorio izan zen.
Baina bi oztopo nagusi izan behar dira kontuan: gorakada ekonomikoak aberatsei
lagundu die batez ere eta langabezia tasen jaitsierarik ez da izan ez AEBetan
ez eta munduko beste inongo bazterretan ere. Ez da langileen irabazien gorakada
nabaririk izan eta horren atzean dagoena da eskari eraginkor zehatzik ez
dagoela epe luzean. Eta gauza askoz garrantzizkoagoa dena, dolarra maldan
behera dator etenik gabe.
Dolarraren
beherakada epe motzean Bushentzat laguntza ekonomiko izugarria da (2004
hauteskunde urtea da) esportazio estatubatuarrak gehitzen uzten baitu eta modu
errealean ikusiz gero, kanpo zorraren murrizketa ikaragarria. Eta akaso
langabezia jaisteko erabili izan du jada. Baina dolar indartsu bat tresna
politiko eta ekonomiko garrantzitsua da eta AEBei ez zaie inondik inora ere
komeni dolarra makur egotea denbora luze. Egiten ahal ote du zerbait erorikoa
gerta ez dadin? Defizita ohiko moduan gainditzeko, AEB atzerriko herrialdeekin
zorrak egiten dituzte etengabe estatuko bonoak salduz. 2003ra arte nahikoak
saldu ahal izan dituzte defizitari eusteko, gero eta handiagoa den defizita. Baina
honek ere beste eragin bat izan du, AEBetako korporazio indartsuek finantziar
transferentzia izugarriak egin ahal izatea eta bere hiritar aberatsenek
poltsikoak majo betetzea.
Baina
dolarra bere balioaren zati handi bat galtzen hasi denean, munduko gainerako
herrialdeek zalantzak dituzte dirua aldatzeko garaian. Ona txarraren truke
saldu eta erabat balioa galtzen ari diren bonoak erosteko zalantza. Defizit
estatubatuarra jada ez da gainditzen ari kanpoko diruarekin eta horrek arazo
larriak dakarzkio Estatuko diruari. Egoera ez bada benetan txarrera joan
Ekialdeko Asiako herrialdeei esker izan da orain artekoan (zehazki Txina),
titulu estatubatuarrak erosten jarraitzen baitu. Txinak (Japonia eta Hego
Korearen moduan) normala den moduan bere interesengatik egiten du hori. Baina
bere dolareetan inbertsioa egiteak ere badu bere arriskurik, eta laster
erabakitzen ahal dute abantailak arriskuak baino txikiagoak direla jokamolde
honekin. Dena delarik, AEBek haien beharra dute beren osasun ekonomikoa
mantenduko badute. Eta ez alderantziz hori ezin baitaiteke izan indar ekonomiko
jarrera bat. Bien bitartean AEB salgai daude atzerritar inbertsoreentzat, eta
horixe da zehazki ekidin nahi dutena.
Politikari
dagokionean egoera, ez da askoz hobea. Irakekin izandako gerrak erabat aldatu
ditu AEB eta Europaren arteko harremanak. Frantzia, Alemania eta Errusia aliatu
zakarrak izatetik aurkari politiko desoroso eta sistematikoak izatera pasa
dira. Estatu Batuen aurka jokatzen dute eta ez elkarlanean. Horrek esan nahi du
nahiz eta batzuetan ados egon ahal izan, AEBek ezin dutela haien laguntza
eskuratu. Zor Irakiarraren ordainketaren adibidea oso adierazgarria da. James
Baker-ek badirudi europar eta ekialdeko asiar akreedoreengandik zerbait lortu
duela, Irakiar zorraren zati bati uko egitea. Akaso ez zutelako inoiz zor hori
kobratzea espero. Edo akaso oraindik zorra kitatzearen truke negoziazio
zehatzagoak izango direnean Irakekin akordio behinenak espero dituztelako. Baina
Baker-ek ez du oraindik lortu herri arabiarrek (horiexek dira iraken akreedore
nagusiak) gauza bera egitea. Ezin da ahantzi Irakek Kuwaiten egin zuena egiteko
arrazoi nagusia herri honekiko zuen zorra kitatzea zela.
Orain
argi eta garbi esaten da Mendebaldeko Europa ez dagoela prest berriz ere
lidergo estatu batuarraren jarraitzaile sutsu izateko. Pertsonaia europar
gehientsuenek, tartean kontserbatzaileenak, uste dute AEBen politika Erdi
Ekialdean oinarrian okerra dela. Ez bakarrik Iraken, baizik eta baita
Afganistanen, Iranen eta Israel/Palestinan. Arabia Saudi edota Pakistanek
eztanda eginen baliote AEBei muturrean, hiriburu europear gehienetan, eta baita
ekialdeko Europan ere, Schadenfreude gerta daiteke (gainerakoen
gaitzengatik poztea).
Amaitzeko,
garrantzia gutxien duena izan gabe, hauteskunde kanpaina zaila izanen da George
W. Bush-entzat. Momentuz, deflazioaren mehatxua du buru gainean eta baita
Saddam Husseinen atxilotzea ere, kanpaina aurrera eraman ahal izateko. Baina
Bushek hortzak aterarazi dizkio ez mundu guztiari bakarrik: jada lotan zegoen
hautesle Estatu Batuarrak politikan sutsuki parte hartzeko esnatu ditu. Jarraitzale
itxiak ditu, baina oposizio indartsu bat ere badu biztanleriaren artean. Bere
erretolika patriotarekin bozka emale berriak ihardetsiko ditu. Baina gero eta
gehiago dira berdeak, gazteak, latinoak eta beltzak direnak normalki bozkarik
ematen ez dutenak, Buhsen gobernuari beldurra diotenak eta oraingoan botoa
emateko prest daude, bereziki Dean-en alde. 2004. urtea Bushen urtea izan daiteke.
Immanuel Wallerstein
©
Copyright de Immanuel Wallerstein. Todos los derechos de reproducción
reservados. Los Comentarios pueden bajarse al disco duro, remitirse a otros vía
correo electrónico o colgarse en sitios no comerciales de Internet, siempre que
el texto permanezca íntegro y se reproduzca la nota del copyright. Para
traducir un texto, publicarlo en forma impresa o en cualquier otra, incluidos
sitios comerciales de Internet o extractos, contáctese por favor con el autor
en: ; fax: 1-607-777-4315.
_____
Email this Commentary to a colleague
______________________________________________
Go to List of Commentaries