Fernand Braudel Center, Binghamton University
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
131. iruzkina,
2004ko otsailaren 15a
“Gerraren presidentea”
lokatzetan zikindu da
2004ko Otsailaren 8an NBCko Prentsaren Bilkuran George W. Bushek
Tim Russert-i esan zion: “Gerra presidente bat naiz”. Baieztapen horrek bere
egoera ahuldu baino ez du egiten. Bere Diruzaintzako lehengo idazkari iza zen
Paul O´neill-ek argi esan du, Irakeko gerra Bush presidentearen agendan egon
dela azken hau behin behineko presidente izan zen lehen egunetik. Gauzak honela, ez zen izan irailaren 11
bide hau hartzera deliberatu zuen gertakaria. AEBetako jendearen aurrean eta
mundu guztiaren aurrean behin baino gehiagotan esan du Saddam Hussein-en
txikitze handiko armek arriskua suposatzen zutela AEBetarako eta orohar mundu
osorako. Baina azkenean Bushek berak,
bere kontrako argudioak entzun behar izan ditu eta hori da okerrena. Hain zuzen
ere Bushek berak aukeratu zuen David Kay Irakeko Ikuskaritza Taldearen
arduradun Saddam Husseinen armak aurkitzeko, baina AEBetako kongresuaren
aurrean onartu zuen ez zuela armarik aurkitzerik izan eta bere ustez, Saddam
Hussein-ek uko egin zien arma hauei 1991ean edo.
Inkestetan Bushekiko atxikimendua jaitsi egin zen bat-batean. Komentarista kontserbadoreenak ere,
Kay-ren adierazpenekin oso aserre agertu dira. Orain konturatu dira gezurrezko
argudioekin ekin ziotela gerra bati. Orain denek jakin nahi dute nolatan okertu
ziren AEBetako inteligentzia zerbitzuak; arazoa hori balitz! Argi dago haien
datuak okerrak zirela eta Bushen administrazioak esajeratu egin zituela (haien
helburuen onerako noski). Eta ez da egia denak bat zetozela horrekin. Dena
dela, lehen ere egon ziren kontrako hitzak; esaterako Energia Atomikoaren
Nazioarteko Elkarteko zuzendari orokorrarenak
[Mohammed El-Baradey], Scott Ritter, eta beste.
Bush bere burua defendatzen. Inguruan dituen jan zakurrek istorio
ezberdinak azaltzen dituzte. Collin Powell orain ez dago ziur berariazko arma
horiek bazeudenik ere, ezta Bush bera ere. Cheney eta Rumsfeld-ek oraindik ere
aurkitzeko esperantzak azaltzen dituzte. Baina berdin da. Aitzakia aldatu egin da. Bushek ez du orain esaten Saddam
Husseinek “armak ekoizteko gaitasuna” zuenik. Gainera “tipo arriskutsua” zen
eta hau “mundu arriskutsua da”. Saddam Hussein gizon “ero” bat da/zen, arma
arriskutsu bat sortu zezakeena eta “gero arma hori sare terrorista gaizto baten
esku utz zezakeena”. Gainera, “AEBek ondorio serioak aurrikusten dituztenean,
ez badago ondorio seriorik, ondorio kontrakoak sortzen dira”. Amaitzeko,
batek daki! Arma nuklear bat sortzen ahal zuen eta orduan AEBek “txantaia bat
izanen lukete begien aurrean”.
Hau guztia oso azalpen eskasa
da, eta horrexegatik AEBek lehen izaten ahal zuten sinesgarritasuna galdu dute.
Baita agian Tony Blair berak ere, baina ez du sekula onartuko. Bien bitartean AEBentzat
gauzak ez doaz batere zuzen Iraken. Astero bost eta hamar soldadu artean
hiltzen dira, eta oso zaila da irakiar polizia indarretan sartzea. Emakume
irakiarrak etxetik ateratzeko beldur dira
presio fundamentalisten beldur. Emakumeekiko irakiar kodea orain
artekoan mundu arabean zegoen aurreratuena zen, orain aldiz irakiar behin
behineko autoritateek shariarengatik ordezkatu dute. AEBk inoiz sartu nahi izan
ez zuten putzu batean sarturik daude eta lehenbaitlehen atera nahi dute
bertatik. Uztailaren 30ean irakiar gobernu bati itzuli nahiko liokete boterea.
Ekainetik aurrera irakiarren artean emanen diren negoziazioez Nazio Batuak
arduratzea nahiko lukete. NATOk estabilizazio
indar bat bere gain hartzea nahiko luke. Ez dago argi, desira hauetako
bat bera ere betetzeko aukerarik ba ote dagoen.
Une honetan uztailaren 30erako
egin behar zen botere itzulketa ez atzera eta ez aurrera dago. Izan ere Chii-ek
hauteskundeak egitea nahi dute (demokraziaren zera, gogoratzen?), ziurrenera
haiek irabaziko lituzketenak. Kurduek autodeterminazioa errepikatzen dute behin
eta berriz. Sunni-ek aldiz ez dutela dena galdu nahi adierazten dute. Halako
batean AEBek dokumentu bat erakutsi dute eta bertan azaltzen da gatazka etniko
hori, Al Qaedaren konplota dela. Egia esatera miraria litzateke ekaina eta gero
ez bada gerra zibil izugarri desatsegina hasten. AEBek pentsatzen badute Kofi
Anan eta NATOk horrelako saltsa bateko perrexila izan nahi dutela, jai dute. Suitzako
egunkari nagusian, Neue Zürcher Zeitung, biñeta bat atera berri dute. Bertan
hormigoia egiteko makina azaltzen da eta “Iraken berreraikitzea” azaltzen den
letrero bat dago; George W. Bush agertzen da militar jantzian ia-ia hormigoitan
lurperatuta. Bere inguruan NBEren eta Europako etiketak dituzten ikusleak daude
sinetsi ezinik, eta haiei esaten die Bushek erdi etsita: “Beno, benetan lagundu
nahi banauzue...”
George W. Bushek ez dauka nora
joan eta hori da arazoa. Laster batean batere errazak izanen ez diren
hauteskundeak ditu eta gauza asko du azaltzeko -Vietnamgo gerra izan zen
bitartean zertan aritu zen, esaterako-. Nahi adina arituko da kokoriko
aurrerakuntza nuklearra oso arriskutsua dela esanez. Hain arrriskutsua ezen
erabilera guztiak kendu beharko bailitzaizkiokeen energia nuklearrari, baita
bake bidean erabiltzeko ere. Aldi berean gerrarako AEBen gaitasun nuklearra
zabaltzea proposatzen ari da, eta horrek ezinbestean herrialde asko animatuko
ditu erregai nuklearrak ekoizteari uztera.
Bestalde AEBetan gero eta
handiagoa den zulo ekonomikoari buruz hitzegin behar dugu. Zergei dagokioen
zati handiena bueltatzen badute eta gerra gastuak ikaragarri hazten badira,
inor ezin izanen da harritu defizitak zenbaki harrigarriak lortzen baditu. Bush
benetan aztoratzen ari da munduko herrialde kapitalista serioak. Kongresuko
kontserbadore ultraeskuindarrenak ere, meatxuka ari dira, abstenitu eginen
direla datozen hauteskundeetan defizitaren etengabeko igoerarengatik.
Bush-ek azken kontsolagarria
utzi zigun Tim Russetekin NBC-n egindako elkarrizketa eta gero. Hala esan zuen:
“Irak libre batek mundua aldatuko luke”. Nire aldetik espero dudana da Irak
libre bat baldin badago noizbait (agian geuk eta Irakiarrek ikusiko dugu
noizbait) AEB ere aldatzeko ahalmena izatea. Nork daki? Baliteke horixe
izatea Bushek utziko digun ondarea.
Immanuel
Wallerstein
© Copyright de Immanuel
Wallerstein. Todos los derechos de reproducción reservados. Los Comentarios
pueden bajarse al disco duro, remitirse a otros vía correo electrónico o
colgarse en sitios no comerciales de Internet, siempre que el texto permanezca
íntegro y se reproduzca la nota del copyright. Para traducir un texto,
publicarlo en forma impresa o en cualquier otra, incluidos sitios comerciales
de Internet o extractos, contáctese por favor con el autor en: ; fax: 1-607-777-4315.
_____
Email this Commentary to a colleague
______________________________________________
Go to List of Commentaries