Fernand Braudel Center
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
81. iruzkina, 2002ko urtarrilak 15
XXI. MENDEA- DATOZEN 5
URTEAK
AEBentzat kokaleku
geopolitikoa ezinbesteko elementua izanen da datozen 5 urteetan. Datozen 5
urteetan hartuko diren erabaki garrantzitsu guztiakWashintongen ustean, azken
egun hauetan, badirudi bertan hartuko direla. Washingtonen programa itxura
guztien arabera, bazter guztietan AEBn indar militarren ukiezintsunean
oinarrituko da. Egungo gobernu estatubatuarraren iritzian, halako eta halako
egoera "leku onera" itzuli denean, haien enpresek aurrera eginen dute
eta bertako bizilagunen aurkako erasoak ere geratu eginen dira, honek esan nahi
baitu berriro ere AEBk ukiezinak izanen direla.
Bestalde, hiru erabaki
multzo garrantzitsu AEBtik kanpo hartzen ari dira, eta hauetako bakoitzak
Washingtonek duen gidoi prestatua, haien interes arabera betiere, bertan behera
geratzen ahal da. Lehengoa Europari dagokiona da. Euroaren kaleratzea izugarri
leuna izan da eta jende askok sorpresa izan du. Hain ongi atera da ezen
seguruenera Suezia eta Danimarka ere moneta bateratu hau erabiltzen hasiko
baitira 2003an, eta Bretainia Handia 2004an. Behin une hori ailegatzen denean
beste askok ere euroclub horretako partaide izan nahiko dute, nahiz eta ez
dieten berehalakoan sartzen utziko.
Honek ondorio politiko
eta ekonomikoak ditu. Lehenengo atalari dagokionean, honek esan nahi du euroa
dolarraren ondoan munduko moneta bilakatuko dela. Dolarra eta urreak balio bera
izan dute orain 35 urte arte. Berdintasun hau apurtu zenetik dolarra munduko
moneta izan da eta hau AEBentzat abantaila izugarria izan da, beren baliabideen
gainetik bizitzeko aukera eduki baitute. Munduko izanen den bigarren moneta bat
egotearen ondorio geopolitikoak begibistakoak dira. Oraindainokoan potentzia
hegemoniko izan denaren lehen baluartea finantziar baliabideen jabetza
izan da.
Europa bere bidetik
ateratzerik ba al dago? Baliteke, baina une honetan zaila litzateke. Europar
Batasunak (EB) bere egitura zailari aurre egiteko Mintegi bat deitua du. Prestatze
lanen zuzendaritza Valéry Giscard d´Estaingen esku utzi dute; ziurrenik bera
izanen da pertsonarik egokiena kargu hori burutzeko. Bere zereginean sinesten
du; Europa osoan prestigioa dauka; gaitasun diplomatiko eta politiko handia
duen pertsona da. Ez da gerta litekeena bere eginbeharrean gobernu
estatubatuarrengandik intimidatzen uztea. Europak egin behar duena, dudarik
gabe, gutxienez bi ezaugarri beteko dituen egitura bat sortzea da: eskumena
izanen duen autoritate zentral bat, politikoki arduratsua eta erabakiak
hartzeko gai izanen dena; eta nazioek duten beto eskubide horren amaiera
oinarrizko erabakien gainean.
Horrek, zalantzarik
gabe negoziazio gogorrak ekarriko ditu; etorkizuneko botoen beldur izanez,
gobernu bakoitzak bere interesak epe luzera gordetzeko, egun EBean duen boterea
erabiltzen saiatzen baita. Baina europar egituren indartzea egingarria da oso,
eta giroa aldekoa da den honetan. Posible da bost urte barru EB eraberritu eta
handitu bat izatea. Lehenengoz, gainera, Europa erdialdeko eta Ekialdeko
herrialdeak ikusiko dute NATOn parte hartzea baino garrantzitsuago eta
erabilgarriagoa dela EBeko kide izatea.
Munduko merkatuaren
erabakiak hartzeari dagokionez bigarren akuilu garrantzitsua. Ez dut inola ere
pentsatzen "merkatua" magikoki izaera autonomoa duena denik, baina
bai iruditzen zaidala Estatuek duten gaitasuna gertakizunen garapenerako, AEBk
bezain garrantzitsua izanik ere, oso mugatua dela. Momentuz erantzunik ez duen
galdera da, egungo rezesio ekonomikoa urtebeteren buruan pasako den okerra
izanen den edota bost urte baino gehiago iraun dezakeen atzeratze ekonomikoa
den.
Munduko egunkariek
egunero gobernuko funtzionarien iritziak kaleratzen dituzte, baita bankero,
ekonomialari edota klase guztietako jakitunenak ere. Azken urte honetan iritzi
horietako asko irakurri ditut, eta esan dezakedan guztia da imajina daitekeen
zentzuan aritzen direla guztiak; ez dago kontsentsurik. Funtsean nik uste dut
askoz posibleagoa dela mundu mailako depresio serio bat izatea honakoa,
urtebetean baloreen merkatuan inflazioak gora egin eta konponduko dena izatea
baino. Hau honela gertatzen bada, denok nozituko ditugu eraginak. Hirukiarentzat
(AEB, Japonia eta Europar Batasuna) aferaren muina ez da guztiok eragina
nozituko ote dugunentz, bistan da bai baietz, baizik eta bakoitza nola ibiliko
den besteen konparazioan.
Imajina dezaket AEBk
zatirik okerrena nozituko dutela, bi arrazoi hauengatik. Lehena, hedatze
estatubatuarraren oinarrizko premisa etorkizunarengan zuten konfidantza
sikologikoan oinarritzen da. Munduko beste edozein bazterretan baino gehiago
etorkizuneko konfidantza sikologikoa. Konfidantza hori behin desegin denean,
orratzak gehiago joko AEBen aldera, Europa (pasa den hamar urtekoan ez baitzuen
izan konfidantza irrazional bera) eta Japoniaren ( hamar urteko oso bat izan du
bere desoreka sikolgikoetatik aldentzeko) aldera baino.
Bigarren arrazoia
ekonomilariek esaten duten moduan, "azpian dauden aldagai
ekonomikoen" baitan dago. Beti esan izan da AEBk oso indartsuak izan
direla puntu honetan. Nik ez dut hala pentsatzen zentzuzko arrazoi honengatik:
iruditzen zait AEBek beren kapitalaren zati handi bat galtzen dutela haien
"koadroen" tamainagatik eta haien gizarteko maila altuenetan dauden
artekarien sarrerengatik. Europa eta Japonia askoz ere xumeagoak dira honetan. Depresio
serio bat baldin badago murrizketa izugarriak egin beharko dira arlo honetan. Zentzu
honetan AEBn "yuppien degradazioak" beraien egitura politikoan
muineko arazoak sor ditzake.
Honez gain erabakiak
hartzeko hirugarren eremuaren kontua dago, munduko herrialde txiroenak, Hiruki
horretatik kanpo gertatzen diren guztiak; Hego Korea eta Taiwan, India eta
Israel, Brasil eta Mexiko, talde honetan leudeke, baita Canada bera ere. Hauentzat
guztientzat mamurik gertukoena mehatxuka datorkien Argentinako adibidea da. Ikusiko
al ditugu cazerolazoak (jatorrizko hizkuntzan espainiarrez) beste
herrialde batzuetan? Utzidazue Argentinan gertatutakoa gogora ekartzen. Munduko
geldialdi ekonomiko honen eragin zuzena, langile argentinarrak lanik gabe
daude, goseak. Argentinako klase ertaina izututa dago haien aurrezki guztiak
pikutara joan direla ikusita (Enroneko langileen pentsioen gisara). Argentinan
egun ikus dezakegun egoera ezegonkor eta ia anarkiko hori desesperazio metaketa
horrek eragin du.
Argentinako egoera
baino ez balitz, AEBek muturra okertu besterik ez lukete eginen eta gauza bera
eginen luke mundu osoak ( izan ere itxura guztien arabera, horixe da gertatzen
ari dena). Baina altxatze txiki horien modukoak depresio ekonomiko egoeran
edozein lekutan gerta daitezke. Eta eragin politikoak iragartezinak dira, ez
bakarrik Indonesian. Horrelako moteltzeak gertatzen diren leku guztietan ikusi
ahalko dira herri mobilizazioak. Hasera batean behintzat mobilizazio hauen
izaera (izan eskuin edo ezkerreko) norabide zehatzik gabekoa izan daiteke. Aurrikus
ez daitezkeen garapena izan lezaketen kolpe militarrak ere gerta daitezke,
edota gobernuek diktadore jarrerak hartzea . Baina gertatuko dena gertatuta ere
ez da batere posible izango "terrorismorik" gabeko mundu bat aske
batean bizitzea.
Gauzak honela, gauzak
Washingtonen ikuspegitik ikusita gertakizun beltzak ageri dira begi aurrean,
nahiz eta han etor dakigukenaz jabetu ez diren oraindik.
Immanuel Wallerstein (2002ko urtarrilak 15)
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak
disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta
elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan
zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).
Testuen izenburutetatik
ondorioztatzen denez, iruzkin hauek, zeinak hamabostean behin argitaratzen
diren, mundu garaikedearen inguruko hausnarketa izan asmo dute, beti ere epe
luzeko ikuspegiz.
Translated for RED VASCA ROJA by Mikel Aldasoro Jauregi and Aitziber Sarasola.