Fernand Braudel Center
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
83. iruzkina, 2002ko otsailak 15
DAVOS ETA PORTO ALEGRE
AURREZ AURRE: BIGARREN TXANDA
2001 urtean elkartu zen lehenengo
aldiz Porto Alegren Munduko Gizarte Foroa, Davosen Munduko Foro Ekonomikoa1 elkartzen zen une berean.
Aurreko urtean mundu mailako prentsak ez zuen aintzat hartu Porto Alegre, eta
bertaratu ez ziren munduko ainbat mugimendu aurrerakoiek ere antzera; aurten
oso desberdina izan da.
Pentsa zitekeen
irailaren 11ren ondorioz globalizazioaren aurkako mugimendua desegin zitekeela,
edo gutxienez otzandu, eta 2001ko urrian askok uste zuten hori. Baina 2002ko
otsailean dena aldatu da. Gutxienez 50.000 partehartzaile izan ziren Porto
Alegren. Eta ezustekoa izan zen ordezkaritza estatubatuarra, oso eskasa
2001ean, laugarrena izan zela ordezkari kopuruan. Giroa serioa izan zen,
aztertzailea, eta aldi berean alaia. Konfrentzia serioa izan zen, eta
nazioarteko prentsak oso serio hartu du. Washingtongo eta Davoseko kontsentsu
zaharraren aurreko egitarau orokor eta zehatza osatzeko lana dagoeneko abiatu
da.
Bien bitartean,
iparramerikako Estatu Departamentuko Ikerketa Bulegoari esker, estatubatuarra
ez den prentsak New Yor-eko Munduko Foro
Ekonomikoaren
gainean izan duen erantzuna jasotzen duen txosten zoragarria dugu.
Lehenik eta behin, hona
hemen Estatu Departamentuaren azalpen funtsezkoenak: "Atzerrian, Estatu
Batuen aurkako kritikak eta globalizazioaren inguruko merituen gaineko kezkak
nagusitu ziren Munduko Foro Ekonomikoaren gaineko erantzun edotorialetan".
Doharen ondotik eman ziren txosten baikorrekin alderatuz, oraingoan eztabaida
akats eta ondorio ezkorretan kokatu zen. Estatu Idazkari Poowellek munduko
probreziaren aurka "abiatu gudaren" inguruko iruzkinak era neurri
bateko onarpena izan zuten, baina oro har editorialek "desoreka
orokorra" zuzentzeko Estatu Batuen agertu borondate onaren gaineko
zalantza zuten.
Eta ez zen Hegoaldeko
herrietako ezkerreko prentsaren kontua. Lehenengo adibidea Londresko Times
da (Estau Departamentuaren arabera kontserbatzailea): "Utziko al dute Estatu
Batuek ebasten dagoeneko euren eskuetan zirudien garaipena? Nueva Yorkeko
Munduko Foro Ekonokikoko giro paranoiko eta kontraesankorrean erreparatuta,
badirudi politikariak, negozio gizonak eta iruzkingileak eta hedabide
estatubatuarrak kirioak jota lehertzeko zorian daudela". Italiako negozio
kazeta nagusitik, Il Sole 24 Ore, jasotzen den aipamenak dio:
"amildegi berri bat zabaltzen ari da Estatu Batuak eta Europaren arteko
harremanetan, arlo ekonomikoan zein politikoan". Examiner kazeta
"zentrista" irlandarrak zioen: "Munduko Foro Ekonomikoan,
bozemale batek beste baten atzetik superpotentzia harropuztzat hartzen zituzten
Estatu Batuak". Frantziako aldizkari kontserbatzaile nagusiak, Le
Figarok, ondoko izenburua jarri! zion NATOk Munich-en egindako topaketari:
"Europarrak ez daude pozik Estatu Batuekin".
Aldi berean, Fianancial
Times-ek (Londreskoa) otsaileran 5ean argitaratu Porto Alegreri buruzko
txostenari honako lerroburua jarri izon: "Ideia garrantzitsuak
ikuskizunaren ondoren". Azpilerroburua zen: "Globalizazioaren aurkako
multzoak indarra berreskuratu du". Egun berean, New Yorkeko Munduko Foro
Ekonomikoari buruzko txostenak zioen: "Urte honetan, giroa askoz makalagoa
izan da. Egungo mundu zalantzatian, Davosek dagoeneko ez du erantzunik eskaintzen".
Zer dirudi gertatzen
ari dena? Hiru gauza: lehenengoa, Estatu Batuak gainez agiten hasi direla.
Garai batean lagun minenan zituenen laguntza ere galtzen ari da. Badirudi
Abdullah printzeak, berez Arabia Saudiko gobernatzailea, igorri gutunak hain
utzi zuela harrituta eta jota Bush lehendakaria, ezen beste gutun oso
adiskidetsu batekin erantzun ziela, zeinean bere kontseilari nagusienek
publikoki egindako baieztapenak ezesten zituen. NATOko idazkari nagusiak (Lord
Robertson politikari britaniar kontserbatzailea) Esatu Batuen zuzenean
kritikatzen dituenean, horrek esan nahi du gauzak ez doazela uste bezain ongi.
Europarrak (eta noski, baita ia gainontzeko guztiak ere) oso deseroso daude
"gaizkiaren ardatzaren" diskurtsoarekin. Jarrera honek ez du geldituko
armagintza estatubatuarraren hazkundea, baina erabiltzeko saiakera geldi
dezake.
Bigarrenik,
globalizazioaren aurkako mugimendua, Porto Alegreko izpiritua, babes ekimen eta
manifestazioetatik haratago joan eta alternatiba sinesgarriak mahaigaineratzen
saiatzen da mundu mailako sentipena bere alde mobilizatuz. Porto Alegreri bide
luzea falta zaio bere iritziak ezartzeko behar duen pisu politikoa lortzeko,
baina lehenengo fasea gainditu du, potrozorria izatearena, eta aurten Davose
ahalegintzen da Porto Alegre islatzen, 90ko hamarkadako hitz porrostadatik
aldenduz. Esaten dutenez, islatzeko saiakera da goratzarrerik hoberena.
Munduko zentro
politikoaren jarrera da zalantza handiena. Funtsean bat egin du erabat
Davosekin, eta gehienek han jarraitzen dute; baina Porto Alegren Lehen Ministro
izandako batekin topo egin nuen eta esan zidan: "Normalean Davosera joaten
naiz, baina aurten hona etortzea erabaki nuen Porto Alegreri zer eskaini
niezaiokeen ikusteko". Ez zirudien entzun eta ikusitakoak desatseginak
izan zitzaizkionik. Irailaren 11koak oraindik uzkurtuta ditu liberal
estatubatuarrak, baina lehenengo aldiz, "gaizkiaren ardatzaren"
diskurtsoaren ondotik, Clintonen bulegoko kide batek, Madeleine Albright, argi
eta garbi kritikatu du Bushen atzerri politika, eta europearrak hasi dira
nabaritzen euren jarrera tinkoago defendatzeko beharra: hori frogatzen du
lehenik eta behin eta berriro Estatu Departamentuaren prentsa txostenak.
Oraindik, mundu-sistema
politikak aurreikusten ez den bilakaera izango du hurrengo urteetan. Munduko
egoera ekonomikoak garrantzi handia izango du; eta oraindik litekeena da belatz
estatubatuarrek (eta belatz israeldarrek) bideren bati ekitea. Baina Porto
Alegreko indarrek aski dute euren gurdiari bultzada txiki bat ematearekin hasi
berri den hamarkadan gauza oso ongi joan dakizkien.
(1). Ikusi 2001ko otsaileren 1eko 57 zenbakiko iruzkina, "Davos vs. Porto Alegre? World Soccer Cup?".
Immanuel Wallerstein (2002ko otsailak 15)
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak
disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta
elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan
zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).
Testuen izenburutetatik
ondorioztatzen denez, iruzkin hauek, zeinak hamabostean behin argitaratzen
diren, mundu garaikedearen inguruko hausnarketa izan asmo dute, beti ere epe
luzeko ikuspegiz.
Translated for RED VASCA ROJA by Mikel Aldasoro Jauregi and Aitziber Sarasola.