Fernand Braudel Center
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
86. iruzkina, 2002ko apirilaren 1a
Irak: Potentzia
handiak nola itotzen diren
Ikuspuntu
geopolitikotik George W. Bush astazakil bat da: belatze talde txar baten
gomendioek erabaki bat hartzera behartu dute, Iraken inbasioa. Egindakoari ezin
dio ezetzik esan eta dudarik gabe ondorio txarrak izango ditu guztiontzat,
lehenik eta behin Ameriketako Estatu Batuentzat. Ezinbestean hortik politikoki
zaurituta aterako dira eta egindakoa ezin izanen dute desegin ziurrenera. Egun
Estatu Batuek munduan duten boterea jada kolokan dago eta ekintza honekin lur
jo dezake. Bestetik ekintza honek Israelgo estatuaren akabera ere ekar dezake
belatze israeldarren eromen suizidari garra emanez. Munduan, nola ez, ondorio
ezkor hauekin poz daitekeen asko egon daiteke; prozesu honetan beste arazo
handi bat egon daiteke, Bushek aurretik bizitza asko eramango dituen gerra bat
jarriko du abian eta orain arte ezagutu ez den ezegonkortasun maila batera
eramango du mundu arabe-islamiarra. Agian arma nuklearrak erabiltzeko aukera
ere aztertuko da eta erabili ondor! en ezin izanen da zilegi ez denik esan. Nola
hasi gara etenik ez duen soka honekin jolasean?
Iraken aurkako ekintza
militar bat razionalki ziurra da, ez diogu galdetu behar gure buruari jada
"gertatuko ote den" baizik eta noiz gertatuko den. Zergatik ari da
hau gertatzen? AEBetako gobernuko eledunari galdetuz gero, hark erantzungo
digu, Irak Nazio Batuen erabakiak errefusatzen ari dela eta mundu osoarentzat
oro har berebiziko arriskua dela, eta zehatzago agian Estatu Batuentzat.
Ekintza militarraren
inguruko azalpenak ez gaitu batere komentzitzen eta ezin da batere serio hartu.
ONU eta beste nazioarteko erakundeen erabakiei muzin egitea oso eguneroko gauza
izan da azken 50 urteotan. Ez dut inorekin oroitu behar Nikaraguan egindakoaz,
Estatu Batuek ez zutela nazioarteko epaimahai batean aurkeztu nahi ere izan,
izan ere epaimahai honek bertan egindakoa salatu baitzuen. Bush presidenteak
bere aldetik zera baieztatu du, Estatu Batuen interesen aurkakoa dela
pentsatzen duen akordio bat ere ez duela beteko. Israel bera ere nazio Batuen
erabakiei muzin egiten aritu da azken 30 urte hauetan , eta iruzkin hau idazten
dudan une honetan bertan ere horixe egiten ari da; aldi berean, beste Nazio
Batuetako kide batzuen espedientea ere ezin esan askoz hobea denik. Honela ba
Saddam Husseinek ONUren erabaki irmoei muzin egin nahi izan badio, zer
berrikuntza ekarri du horrek?
Akaso Saddam Hussein
norbaitentzat mehatxu larria al da ba? 1990eko abuztuan, Irakek Kuwaiteko
lurrak bere egin zituen. Ekintza hori behintzat mehatxu esanguratsu bat izan
zen. Erantzuna berriz, Golkoko Gerra deitutakoa izan zen. Gerra horretan Estatu
Batuek Irakiarrak bidali egin zituzten Kuwaitetik eta badirudi horrekin asebete
zela. Saddan Hussein boterean gelditu zen. ONUk erabaki batzuk hartu zituen eta
esaterako Iraki arma nuklear, bakteriologiko eta kimikoak erabiltzea debekatu
zitzaion eta horixe betetzen zela baieztatzeko ikuskariak bidali zituzten. ONUk
Iraki zenbait arlotan ondasunak bahitu zizkion. Ordutik hona pasa berri den
hamarkadan guk dakigunez berez, egoera aldatu egin da. ONUk Iraken gainean
ezarritako murrizketak nabarmenki moteldu edo ahuldu dira, baina ez erabat.
2002ko martxoaren 28an Irakek eta
Kuwaitek akordio bat sinatu dute. Akordio horretan Irakek Kuwaiten subiranotasuna errespetatzeko
konpromezua hartu du. Kuwaiteko kanpo harremanetarako ministroak, Sabah
al-Ahmad Al-Sabahek, zera baieztatu du, egun bere herria "%100ean
ados" dagoela. Kazetari batek akordioaren baldintza bakoitzarekin ados dagoen
edo ez galdetu zion eta erantzuna honakoa izan zen: "nik neuk idatzi
ditut". Estatu Batuetako eleduna aldiz, ez zegoen hain gustura eta ez zen
hain baikor azaltzen. Estatu Batuek ez dute beren bidean etenik egiteko inolako
asmorik Kuwait "ase" delako.
Belatze estatubatuarrek
uste dute -aurreko iruzkin batean idatzi nuen bezalaxe- indarkeria erabiltze
hutsarekin (kontuan edukitzeko indarkeria) inongo zalantzarik gabe Estatu
Batuek lehen zuten hegemonia lortzen ahalko dutela berriro mundu-sistema honetan.
1945ean horixe gertatu zen eta Estatu Batuak lehenengo potentzia hegemoniko
bilakatu ziren. Baina indarkeria horren erabilera hegemonia hori maldan behera
ikusi denean, haien indarraren adierazle bat izan beharrean indar
erabiltzailearen ahuldadea azalera atera baino ez du egiten. Argi dago egun,
AEBk Irakeko lurrez jabetzea ez duela inork babesten. Ezta estatu arabe batek
ere, ez Turkiak, Iran edo Pakistanek, ezta europar herri bakar batek ere.
Hala eta guztiz ere
salbuespen handi bat dago: Britainia handia, edo zehatzago esatearren Tony
Blair. Dena dela azken honek bi arazo ditu muturraren aurrean: batetik alderdi
laboristan errebolta nabari bat dago eta bestalde eta okerragoa dena, The
Observer aldizkariak zioena martxoaren 17an; "Britainiar agintari militarrek,
pasa den gauean Tony Blair ohartarazi dute oso serioski. Iraken aurkako edozein
gerra galbiderako izanen da, hau da, hildako asko izanen dira eta irabazi
politiko gutxi lortu". Ezin dut sinetsi Estatu Batuetako agintari
militarrek beste balorazio ezberdin bat egiten dutenik; akaso ez dira ausartzen
Bush presidenteari honela zuzenean esaten. Kenneth Pollack, Clintonen
Segurtasun Kontseiluan Irakeko aferetarako jakitun denak, 200 eta 300.000
soldadu estatu batuar bidali beharko dela esaten du. Agian Arabia Saudiko edo
Kuwaiteko baseetatik eta beste batzuk gehiago Irakeko iparraldeko kurduak
defendatzeko. Soldadu horiek T! urkiatik barrea edo Turkia bertatik ailegatuko
lirateke
Badirudi, Estatu Batuek
bere "aliatu" guztiak sasi behartu nahi dituela bide honetan
jarraitzera. Sharonek Ramalah okupatu zuenetik, base saudiarrak erabiltzeko
aukera urruna (edo gutxienez Kuwaitiarrak), gero eta murritzagoa da, desagertu
ez bada. Bistakoa da Turkiak ez dituela Irakeko kurduak defendatu nahi, ondorio
nagusia Turkiako mugimendu kurdua indartzea izanen litzatekeelako. Eta zehazki
azken hori, geldiarazten saiatuko da kosta ala kosta turkiar gobernua. Israeli
dagokionez, Sharon prest dago ahalik eta epe laburrenean Gaza eta Cisjordania
bereganatzeko eta ahal duen heinean palestinar autoritatea desagertarazteko;
lan horretan Bushek %99an babesten du.
Horrela bada, zalantzarik gabe indarrez sartuko dira, zaila izango da ezinezkoa ez esateagatik irabaztea, hildako asko izango dira (estatubatuarrak gehienbat) eta azkenean Estatu Batuen ia atzeratze bat (erretirada bat). Vietnamen 2. atala izan daiteke hori. Inork ezin al du hori ikusi Bushen administrazioan? Batzuek bai agian baina horiek ez dute garrantziarik. Zergatik? Bush berak sortu duen ataza askatzerik ez dagoelako. Iraken aurkako indarrez hartzeko saiakerarekin jarraitzen badu, lur jokodu, Lyndon Jonshonen moduan, edo Richard Nixon bezalaxe behititua izanen da. Estatu Batuen porrotak, azkenean europarrei europar izatearen balioa emanen die, ez atlantiar izatearen balioa. Gauzak honela, zergatik egin? Bushek populazioari zin egin ziolako. "Terrorismoaren aurkako gudari ekinen diogu eta zalantzarik gabe irabazi eginen dugu", zin egin zuelako.
Orain artekoan lortu
duen guztia talibanen porrota izan da. Ez du Ben Laden harrapatzea lortu. Pakistan nahasirik dago. Arabia Saudi
amore ematen ari da. Iraken indarrez sartzen ez bada, ridikulua eginen du eta
horixe da gehien axola zaiona, bozkatzen ahal duten begietarako noski. Eta hori da, oso modu
zalantzagarrietan, esaten ari direna barne politikarako arduradunak. Bushek
duen babes izugarri handi hori "gerrako presidente" batena da. Bakerako
presidente batean bilakatu orduko, arazo larriak izanen ditu, eta batez ere
egindako gerra promesa horiek bete ez dituenean.
Honela ba, ez du beste
aukerarik; Irak inbadituko du eta gu guztiok ondorioak larrutik ordaindu
beharko ditugu.
Immanuel Wallerstein (2002ko apirilaren 1a)
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak
disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta
elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan
zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).
Testuen izenburutetatik
ondorioztatzen denez, iruzkin hauek, zeinak hamabostean behin argitaratzen
diren, mundu garaikedearen inguruko hausnarketa izan asmo dute, beti ere epe
luzeko ikuspegiz.
Translated for RED VASCA ROJA by Mikel Aldasoro
Jauregi and Aitziber Sarasola.