Fernand Braudel Center
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
87. iruzkina, 2002ko apirilak 15
Erronka: ba ahal du garrantzirik superpotentziak?
George Bushek lehentasun bat du orain buruan, eta Irak-en inbasioa da; Ariel Sharonek beste lehentasun bat du orain buruan, eta Palestinako Aginte Autonomoa suntsitzea da eta Arafat oholtza politikotik ezabatzea. Bushek Sharon egiten ari dena atsegin handienaz ikusten badu ere, bere kezka nagusian eragiten du, eta Cheney berak esan dio.
Marmarka, Bushek
ultimatuma bota dio Sharoni: aski da!. Harentzat ez zen erraza egitea politika
estatubatuarraren ingurumarian. Horregatik, denek bizkarra ematen diote:
eskubiko errepublikarrak, demokratak, lobby israeldarra... Baina saudiarrekin,
jordaniarrekin, marrokiarrekin, ejiptokoekin eta baita bahirandarrekin ere
jokatu behar du. Azken hauek ez dute pisurik estatubaruar politikan, baina base
militarrak dituzte eta Bushek egin nahi duena zilegiztatzeko gaitasuna. Israeldarrek
ere badute Bushen aurka erabiltzeko arma bat; Amerikako Estatu Batuetako barne
babesa, eta palestinarrek haienak dituzte, arabiarren babes isilaren beharra
Amerikako Estatu Batuek Irak inbaditzen dutenean sortuko den mundu mailako
erantzuna gutxitzeko.
Behar estatubatuar hau
dela eta, Bushek oihu egin dio Sharoni gelditzeko, baina honek erantzun dio era
batere ez dotorean ez dela geldituko. New York Times-ek, zeina ezin esan
Arafaten zalea denik, zera zioen apirilaren 9ko editorialean: "Bush
jaunari eta Amerikako Estatu Batuei egindako iseka da". Eta benetan hala
da. Bush eta haron jokoan ari dira ea nork uzten duen lehen. Eta orain artean
Sharon da irabazten ari dena. Horri deitzen zaio, inongo zalantzarik gabe,
superpotentzia bati erronka egitea.
Zer egin dezakete
Amerikako Estau Batuek honen inguruan?. Ez asko, eta horrekin jokatzen du
Sharonek. Ze ondorio izango ditu? Israel/Palestinan ondorio oso txarrak. Baina
beste leku batzuetan oso txarrak izango dira Amerikako Estatu Batuentzat. Erronka
kutsagarria da. Sharonek aurrera eraman badezake, zergatik ez Europak?,
zergatik ez Errusiak?, zergatik ez Txinak?, zergatik ez Kanadak, Brasil edo
Mexiko ez aipatzeagatik?
Zigorra ekiditeko
ezintasunak besteengan eragin beldurra da boterearen oinarria. Hori da Bushek
berak esan ohi duena. Talibanek Al Qaidari Amerikako Estatu Batuen aurkako
erasoan emandako erasoan nahi zutena egingo zutela uste izan zutela adierazi
zuen Bushek, eta hark erakutsi zien ez zekitela norekin ari ziren. Litekeena da
talibanei dagokienez zuzen egotea; baina zer egin Sharonekin?, Indar Bereziak
bidali?, kanpo merkataritza moztu edo laguntza estatubatuarra kendu?, nork nori
ari da adar joka?. Nahi izanda ere, eta aurki ez du nahi, ekimen hauek
gauzagarritasun politikoaren eremutik kanpo daude.
Bushek eman duen urrats bakoitzak lokatzetan barneratuago utzi du. Clintonen
akatsa izan zela uste zuena ez errepikatzeko erabakiarekin hasi zen lanean,
Ekialde Erdiko hitzarmenean zuzen zuzenean parte hartzea. Lehendakari
estatubatuarraren eragina ahultzen zuen itxaropenik gabeko erronka zela uste
zuen. Jarrera honek bere
logika zuen, bihurria izanda ere. Baina amore eman behar izan du. Lehenengo
Zini bidali zuen, gero Cheney eta orain Powell. Guztiei Camp David-en
elkartzeko deia luzatzea da falta zaion gauza bakarra. Eta une honetan egingo
balu, Sharon ez litzateke agertuko.
Agian, ez dakit, Etxe
Zuriko solasaldi pribatuetan norbaitek esan lezake beharbada okerreko urratsak
eman direla. Konpondu ahal
daitezke akatsak?. Arazoa da nazioarteko politikan jarritako axaleko apaingarri
gutxi batzuk ez dutela asko aldatuko. Berebil bat maldan behera abiatzen denean
eta galgek ongi funtzionatzen ez dutenean, azti ibili behar da abiadura
gutxitzeko berebila irauli gabe. Abiadura azkartzea ez da aterabide egokiena izaten. Estatubatuarren
erabateko nagusitasuna maldan behera doa. Hori da Sharonek mundura bidaltzen
duen mezua, zeinak ziurrenera pentsatuko duen bera Amerikako Estatu Batuen
lagun handi bat dela, eta ziurrenera bere lehendakari kontserbatzaileena. Eta
beste, batzuk Amerikako Estatu Batuen ez hain adiskide, oso garden jasoko dute
mezua.
Erronka honek eragin
handia izan du Europan, non oinarrian Israelen aldekoa zen giro politikoa azkar
bihurtu den salaketa garrantzitsu batean eta jarrera erasokorrean. Benjamin
Netanyahuk, Sharonen eskuineko kritikoak, dio horrek frogatzen duela berak
betidanik uste izan duena, europarrak orain antisemitak direla
(estatubatuarrekiko balizko alderaketan). Baina hori, neurri handi batean,
erretorika leloa baino ez da. Europar batzuk antisemitak dira noski,
estatubatuar batzuk diren bezala, baina antisemitismoa ez da europar jarreraren
eragile nagusia, ezta palestinarren gurutze bidea ere, zeina gehienentzat
bigarren mailako kontua den. Estatubatuarren mundu politikaren adimen eza eta
zuhurgabekeri arriskutsuaren aurrean euren egonezina adieraztea da europarrak
egiten ari direna.
"Moderatuak"
deitutako arabiarrei dagokienez, Marokoko Mohammed VI. erregek munduko
telebistan Powelli erreieta egiteko ausardia du, eta Jordaniako Abdullah
erregek telebistan adierazten du Sharonek santu egin duela Arafat, nolabait ere
adieraziz orain ezin duela Bushek ama Teresa kritikatuko zuena baino gehiago
kritikatu. Arafati dagokionez, Uri Azneryren, konfinanmenduaren ondoren baino
tanke israeldarren oraingo okupazioaren aurretik Ramallah-en bisitatu zuen
bakezale israeldar bat, aipamenek harritu naute. Arafaten itxura lasaiari, ia
hotzari, buruz hitz egin zuen eta esan zuen Tolstoiren Guda eta Pakea
nobelako Kutuzov pertsonaia ekartzen ziola gogora. Bere generalek Kutuzovi
galdetu ziotenean zer egin ahal izango zuten Napoleonen inbasioak
harrapatzekotan, irrifar egin eta erantzun zuen: itxoin. Eta Napoleon Moskun
sartu zenean elurra hasi zuen, eta Napoleonek berak erabaki zuen atzera egitea.
Kutuzov-ek itxon baino ez zuen egin. Ar! afat itxoiten ari da.
Putin eta buruzagi txinatarrak
ere patxadatsuak dira. haiek ere itxoiten ari dira. Bush, ordea, ez da itxoten ari, gu nahasten
saiatzen ari da.
Immanuel Wallerstein (2002ko apirilak 15)
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak
disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta
elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan
zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).
Testuen izenburutetatik
ondorioztatzen denez, iruzkin hauek, zeinak hamabostean behin argitaratzen
diren, mundu garaikedearen inguruko hausnarketa izan asmo dute, beti ere epe
luzeko ikuspegiz.
Translated for RED VASCA ROJA by Mikel Aldasoro
Jauregi and Aitziber Sarasola.