Fernand Braudel Center
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
88. iruzkina, maiatzaren 1a
Lurrikara
Frantzian?
Jean-Marie Le Penek
Lionel Jospinen emaitzak gainditu zituenean eta Frantziako presidente
hauteskundetako lehen itzulian bigarren postua kendu zionean, kazetari
frantziarrak (eta mundu guztikoak) lurrikaraz mintzo ziren, Frantziako
lurrikaraz. Gauzak honela Jacques Chirac-ekin aurrez aurre egitea lortu zuen
hauteskundeen bigarren itzulian. Baina, zer gertatu zen benetan eta zer
garrantzia du horrek? Izan ere bi galdera ezberdin daude galdera batean:
Zergatik izan zituen hain emaitza onak Le Pen-ek? Eta zergatik izan zituen hain
txarrak Jospin-ek? Emaitza, laburtuta, honakoa da; Le Penek ez zituela hain
emaitza onak izan. Jospinek lortutako emaitzak dira benetan garrantzizkoak.
Hauteskundetako
emaitzak hein batean, jakina den modua, hautes sistemaren araberakoak dira. Le
Penek %17 baino gutxixeago lortu zuen (eta bere kide ohi eta egun disidente den
Bruno Megret-ek %2 baina piska bat gehiago, honela, bien artean %19a lortu
zutela esan nahi du horrek). Egiazki, ez da hainbesterako. Le Pen eskuineko
nazionalista xenofobo populista bat baino ez da eta hainbat gauzen
nahasketarekin kortzen du berea; frantziar intsularitaterako deia, etorkinen
aurkako zaborra, integrismo katoliko puntta bat eta antisemitismo tanta bat. Antiglobala
da, Europaren kontrakoa eta amerikarren kontrakoa. Bere mugimenduan adierazle
faszistak badira, baina gerra arteko parlamentuen aurkako mugimendu faszista
paramilitarren mobilizazioa ez du nagusiki erabiltzen. Baina batek daki zer
egin dezakeen boterea eskuratzen badu. Nahiko pertsonaia desatsegina da eta
inork ez luke nahiko bere mugimenduak indar gehiago lortzerik, eta are gutxiago
presidentetzarako hautes! kundeak irabaztea.
Hau guztia esanda,
mendebaldeko edozein herritako hauteslegoaren %20ak Le Penek duen antzeko
edozein programa onartzen du oinarrian, eta ia denbora guztian zehar. Baina
hala ere, ez dute bere aldeko bozka ematen edota bere antza duen baten aldekoa
ematen kasu guztietan. Zergatik ez? Honek bi arrazoi ditu: lehenengoa,
herrialdearen une horretako egoera eta batez ere alderdi nagusiak deitzen zaien
horien egoera; eta bigarrenik, hauteskunde sistema. Le Penek bere %17a lortu
bazuen, ez Jospinek eta ez Chiracek hautesleei eskaintzeko ez zeukatelako izan
zen (eskuinekoei, ezkerrekoei eta berdin erdikoei).
Frantziaren sistema ez
da oso ohikoa: presidentziala da baina bi itzulitan. AEBetakoa presidentziala
da baina itzuli batean. Beste herrialde asko parlamentarioak dira eta hauen
artean mi modutakoak daude: distrito bakoitzak kide bat hautatzen duena
(Britainia Handiaren gisara) edota nolabaiteko modu proportzional bat dutenak. Estatu
Batuetako sisteman alde politikoak partidu handi baten barnean lan egitera
behartuak daude ia-ia, ez badute beren burua baztertuta ikusi nahi behintzat. Estatu
Batuetan Le Penen %20a eskuin kristaua da, beno azken hauek eta belatzak. Alderdi
errepublikarraren baitan egiten dute lan eta egun, gutxi gora behera alderdian
nagusi dira; ez dute Pat Buchananen aldeko bozkarik ematen. Britainiar sistemak
(parlamentarioa baina distrituko kide bakarra) Estatu Batuetan dauden moduko
emaitzak ematen ditu. Gutxi gora behera "proportzionalak" diren beste
sistema parlamentario batzuetan, Austria, Danimarka edo Herbeheren moduan, Le! Penen
modukoek bozka kopurua handia lor dezakete eta ondoren haien hitzarmenak ezarri.
Austrian gobernura eraman zituzten tratu horiek. Holandako parekoak, Piet
Fortijnek, gauza bera lortzeko asmoa du hurrengo hauteskundeetan.
Frantziako sistema oso
bestelakoa da. Bi itzulitan egiten denez, eta bigarren itzulira ongien atera
direnak ailegatzen direnez, sistemak lehen itzulian alderdi txikiek haien
indarra erakus dezaten bultzatzen ditu; bigarren itzulian aldiz, hobekien
geratu den hautagai batengana biltzea eskatzen du (hau guztia hauteskunde
legegileak baino lehen, hauek ere bi itzulitan egiten dira). Modu honek emaitza
onak lortzen ditu,baldin eta hautagaiek proportzio nahiko lortuko dutela
suposatzen bada eta gainontzekoek oso bozka gutxi eskuratuko dituztela. Denek
oraingoan ere gauza bera gertatuko zela pentsatzen zuten eta Le Penen aldeko
hautesleen gehiengoak bigarren itzulian Chiraci emanen ziotela haien bozka.
Bi hilabete lehenagotik
inkestek Chirac eta Jospinek emaitza onak lortuko zituztela adierazten zuten. Aldi
berean, hiru hautagai zeudela hirugarren postu hori lortzeko. Aste ezberdinetan
bakoitzak emaitza ezberdinak jasotzen zituen inkesta hauen arabera. Une zehatz
batean, Chevènement izanen zelakoan egon ginen. Ezker jakobinoaren ordezkariak
dira (nazionalista, krimenarekin eta etorkinekin gogorra, baina sozialista) eta
Chiracekin nazkatuak zeuden hautesleen bozkak eskuratuko zituztelakoan zeuden. Gerora,
ez zen hain argi ikusten eta betiko troskista den Arlette Laguiller agertu zen
aurrekoaren lekuan. Betiko ezkerraren diskurtsoa zekarren honakoak eta
nazkatuta zeuden komunista eta sozialisten botoa eskatzen zuen. Gero, Le Pen
agertu zen, zeinak orain dela hilabete inkestetan %7ko emaitza zuen,
zalantzarik gabe Chevènement edo Laguillerren aldeko bozka egin behar zuten
askorena eskuratuz (%6aren azpitik geratu ziren). Le Penek ohikoa den !
protesta botoa eskuratu zuen. Bere nukleo gogorra ziurrenera %5 edo %7a izanen
da.
Gauzak honela, zergatik
eskuratu zuen Jospinek Le Penek baino boto gutxiago? (bide batez esan dezakegu
%1 baino ez zela haien arteko aldea). Bat bateko arrazoi asko egon
ziren. Jospinek oso
kanpaina txarra egin zuen. Denbora askoan bigarren itzuliko hautesleei aritu
zitzaien, nolabait Chiracengandik ahalik eta hurbilen egoteko aldioro. Horrek
egin zuen gauza bakarra hautesle batzuk lehen itzulian abstentziora jotzea izan
zen edota hautagai txikiagoetara jotzea. Gainera, 1995ean egungo Gobernuaren
alderdiak 3 baziren, oraingoan 5 izateak badu zeresanik; "ezker
anitza" deitzen zaiona, Le Mondek "kudeatzeko ezkerra" deitzen
diona, gobernuan dagoen ezkerrari buruz hitz egin nahi duenean. Guztien artean
ezezagunena Christiane Taubira da. Bera Ezker Muturreko talde minuskuloko
partaidea da. Haien lehiatzeko helburu bakarra itsasoaz gaindiko departamenduen
parte hartzea baieztatzeko oinarria bermatzea zen. Bozken %1,19a lortu zuen. Parte
hartu! izan ez balu, ziurrenera bozka hauek guztiak Jospinentzat lirateke
(ezker muturrekoak alderdi sozialistatik gertuago baitaude beste edozein
alderditik baino). Taubiraren botoek Jospin Le Penen gainetik jartzea utziko
zuketen eta orduan ez zen lurrikararik izanen. Izan ere oso posible izanen zen
Jospinek bigarren itzulia irabaztea.
Benetako afera
Taubiraren hautagaitzaren tuntuntasunean ez dago beraz. Ekialdeko munduko
alderdi sozialdemokraten beherakada ideologikoan dago benetako afera. Jospin
izanen zen ziurrenera tradizionalki "ezkerrekoen" izan den hautagai
sozialdemokrata. 1995eko kanpainaren zerrenda buru izan zen eta 1997ko
hauteskunde legegileetan erabat ezkerreko tesiak eraman zituen (alderdi
kontserbadoreak erdialdera bideratzera behartu zituen). Bain horrek
hauteskundeetan ez zuen emaitza onik eman.
Europa guztiko
herrialdeetako alderdi sozialdemokraten arazoa (Estatu Batuetako demokraten
arazoaren gisara) izan da, piskanaka gero eta erdialderago kokatu dutela euren
burua; baita erdi-eskuinera ere, eta horrek antza ez ditu hautesleak
asebetetzen. 1981ean jendeak dantza egin zuen kalean Mitterrandek hauteskundeak
irabazi zituenean. Mitterrandek "beste gizarte baten" aldeko zina
egin zuen. 1983an sozialistek, hizkuntza hori ahaztua zuten eta baita hitzemate
hori ere.
Denbora asko igaro da
sozialistak haien burua marxistatzat ez dutenetik ezta iraultzailetzat ere. Baina
egun, ia ez dira sozialistak ere (kanpaina honetan Jospinek bere kanpaina ez
zela sozialista esan zuen. Merkatu librearen putzuak defendatzen dituzte, akaso
tanta sozial txiki batekin. Sindikatuek lortutako eskubideen alde daude hein
handi batean eta baita estatuko langileen eskubideen alde. Baina hor ere,
makurtzen ari dira. Badute bestalde, "sozial- liberalak" izateko
joera emakumearen eskubideak, gay eta lesbianenak, koloredun jendearenak, eta
zertxobait etorkinen eskubideak bezalakoen alde jarriz. Honek esan nahi du
bozken %20arekin baino ezin dutela jokatu, baina Le Penek beste %20arekin
jokatzen ahal duen moduan. Gainontzekoa %60a da, eta egia esatera edo
arrantzara joaten dira edo kolorerik gabeko erdiko alderdien alde ematen dute
bozka, edota krisi nazionaletan mobilizatzera jotzen dute, George W. Bush
bezalako jendearen alde eginez. ! P>
Jospinen galtzea, lurrikara
izan zen. Lurrikara aspaldi gertatu zen, ezkerrak ezkerreko izateari uko egin
zionean, kasik zentroko ezker ikusgarri izaten hasi zenean. Kasu guztietan
Frantzia ez da istoriarik okerrena. Bada garaia, munduko ezkerra deitzen den
horrek bere norabidea zein den berrikus dezan eta baita bere hauteskundeetako
estrategia ere, nola ez estrategia politiko orokorra ahaztu gabe.
Immanuel Wallerstein (2002ko maiatzaren 1a)
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak
disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta
elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan
zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).
Testuen izenburutetatik
ondorioztatzen denez, iruzkin hauek, zeinak hamabostean behin argitaratzen
diren, mundu garaikedearen inguruko hausnarketa izan asmo dute, beti ere epe
luzeko ikuspegiz.
Translated for RED VASCA ROJA by Mikel Aldasoro Jauregi and Aitziber Sarasola.