Fernand Braudel Center, Binghamton
University
http://fbc.binghamton.edu/commentr.htm
89. iruzkina, 2002ko Maiatzaren 15a
Bi abertzaletasunen arteko gatazka etenik
gabekoa izan da Lehen Mundu Gerratik hona. 1945an bietariko inor ez zegoen
prest besteari legitimitatea emateko; arabiar abertzaleek sionistak
atzerritartzat zeuzkaten, inongo berezko eskubiderik gabekoak. Besteek aldiz,
Palestina osoko lurralde guztiak “juduen etxe nazionala” izan behar zutelakoan
zeuden. Britainiarrak, bertan agintzen zutenak, hitz eta putz aritzen ziren,
amairik gabe. Baina oro har afektatuak eta aztertzaile geihentsuenak sionisten
alde baino arabiarren alde jartzen ziren gehiago.
1945-47ko munduko eztabaida politikoan,
arabiarrak ahulduta zeuden. Arabiar zuzendari asko (eta bereziki Jerusalemgo
Mufti handia) Ardatzeko potentziekin aliatu ziren. Sionistek europarren kulpa
sentsazioa zuten beren alde naziek juduekin egindako garbiketarengatik.
Sobietar Batasunak britainiarrak Ekialde Hurbiletik kanpo ikusi nahi zituzten
eta gauza bera gertatzen zen Estatu Batuekin (esaten ez bazuten ere). Hala ere,
britainiarrek alboratze orokorra erabaki zuten, ez bakarrik palestinatik baita
Grezia eta Turkiatik ere.
Honela, britainiarrek babestutako lurrak
askatuko zituztela adierazitakoan, Nazio Batuek lurraldearen banaketaren aldeko
bozka egin zuten; arabiar estatuak eta inor gutxi gehiago ukatu zen erabaki
honetara. Sionistek gogo txarrez onartu zuten banaketa (haserako zentzugabeko
mugekin), baina oinarria Estatu bat izatea zela baloratu zuten. Edozein Estatu,
gerora bertatik haien aldarrikapenak plazaratu ahal izateko. Erabaki hura oso
azkarra izan zen ikuspuntu politiko batetik. 1948ko maiatzaren 15eko
independentzia aldarrikatu zenean, Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak lanak
izan zituzten independentzia onartzen lehena zein izan.
Arabiar Estatuek, palestinar mugimendu
nazionalista martxan ez zegoenez, gerora galdu zuten gerra aldarrikatu zuten,
eta mugak mugitu egin ziren; mugitu, Israelgo Estatu independientearen aldera.
Israelek kontrolatzen ez zituzten lur zati batzuk gehitu zituzten Jordania eta
Egiptok. Jakina den moduan beste bi gerra izan ziren Israel eta Arabiar
Estatuen artean, 1967 eta 1973an. Hauen ondorioz Israelek Cijordania eta Gazako
lerroaren kontrola lortu zuen (Sinai eta Golaneko gainak ere bere gain hartuz).
Palestinaren Askapenerako Erakundea, palestinar nazionalismoaren erakundetzea
irudikatzen duena, 1964an sortu zen baina ez zuen benetako garrantziarik izan
1967ko gerrara arte. 1969an Yaser Arafat lider bihurtu zen.
Erasoen lehen etena Camp Davideko Akordioa
izan zen 1978an Egipto eta Israelen artean. Bake hitzarmen bat ekarri zuen
honek eta Sinaiko eremua Egiptori itzuli ahal izan zitzaion. Borroka fase berri
bati eman zitzaion hasera bi nazionalismoen artean. 1945etik 1978ra, bi aldeek posizio absolutista erakusten zuten.
Golda Meirrren esaldi batek zioen moduan, Israeldarren argudioa zen ez zegoela
deus Palestina deitzen ahal zenik (izatearren Jordaniaren zati batez mintzatzen
ahal zela). Beraz, britainiarren agindupean egondako eremuan ez zegoela inolako
Palestinar Estaturik kokatzeko. OLPren sorrerako deklarazioan Israelgo
estatuaren izaera ez zen onartzen.
1978 eta 2000 arteko urteak “moderatuen”
garaiak izan ziren- hau da, bi aldeetatik konpromezu bat posible zela eta
horren ondotik bi Estatuek bakea lortzen ahalko zutela. Nola ez, alde bakoitzak
espero zuena zen beste aldeak egingo zituela uzte nabarmenenak, baina gutxienez
alde bateko eta besteko buruzagiek (gehientsuenak) beren populazioaren
babesarekin (zati handi bat behintzat) bakeaz mintzo ziren. Garai horien une gorena Osloko akordioen
garaia izan zen. Noski, alde batean eta bestean baztertzen zituztenik ere
bazegoen, erabat gainera eta bortxaz. Baina munduko potentzia gehienak eta
israeldar eta palestinar gehienak ziurrenera Osloko akordioek balio izanen
zutelakoan zeuden, azkenean balio izatea nahi zuten.
Ez zen horrela izan. Egun hauetan denak larri
dabiltza bata besteari errua egotzi nahian. Gaiztoetan gaiztoenak Ariel Sharon
eta Yaser Arafat dira, baina zintzo hitz eginez, nori inporta zaio? Izan ere
Osloko gertakarien ostean egun dagoen gerra etorri baitzen. Israeldar gobernu
eta indar armatuak palestinar eremuetan sartu eta haien ustez justifikatua
dagoen guztia egiten dute. Militarki palestinarrak baino indartsuagoak direnez,
izugarrizko kalteak sor lekizkieke. Palestinarrak, askoz ere ahulagoak izanda,
ekintza suizidak egiten dituzte. Etorkizun laster batean ez dirudi gainera
honek konponbiderik izango duenik.
Mundu guztiko hiztegia ere aldatzen ari
da. Likudek publikoki esan du denok genekiena eta pribatuan pentsatzen zuena:
inoiz dela izanen estatu palestinarrik. Palestinar ekintzaileen artean ere
beste oihu hau zabaltzen ari da “Juduei heriotza!” Kanpoko herriei dagokionean
aldaketa nabarmena gertatzen ari da. 1945-1978 arteko urteetan, ekialdeko
munduan, Israelen aldeko jendea erdialdeko ezkerrean antzematen zen orohar (
modu berean munduko judu gehienak han zeuden). Eskuinak arabiarren aldeko joera
zuen, askotan jasotako herentzia antisemitarengatik. 1978 urtearen bueltan,
gutxi gora behera, gauzak aldatzen hasi ziren. Israeldarren aldeko jendea
erdialdeko eskuinera mugitu zen (baita eskuin muturrera ere). Munduko juduen
eta baita Israelen joera ere horixe izan zen. Edialdeko ezkerra, mundu mailan,
palestinarrena aldera mugitu zen.
Israel/Palestinaren arteko gerra honek
amaiezina dirudi eta ez daukala mugarik, hein horretan giroa gero eta beroago
dago. Beste garai batzuetan muturreko insulto zirenak, egun gaur eta bihar eta
etziko iritzi bilakatu dira. 1978az
geroztik talde moderatu edo bakezaleek bizi izandako tolerantzia mugatua orain
2001-2002ko bortxak zapaldu duela ematen du, bai Israelen eta baita gainontzeko
mundu partean ere. Bazter horietatik borroka zabaltzen ari den inpresioa dago,
bazter horietatik munduko babesleen (alde bateko eta besteko) liskarretara.
Egun bi Estatuen izaera defendatzen
dutenak (inteligentzia eta balorea izanez gero) gero eta gutxiago dira eta gero
eta okerrago tratatzen dira. Honakoak gero eta borroka zikinago baten artean
daude sartuak eta defendatzen diren estatuak 1967ko mugetan oinarrituz
legaltasun handiago edo txikiagoarekin. Estatu Batuek bere deabruak ere
badituzte, eta haiei muzin egiteko intentziorik gabe, biak pareko onartzearen
bidetik aldentzen ari dira, eta inondik inora ez dute haien joko zelaia jokoan
jarri nahi.
Epe laburrera arriskua israeldar belatzeek
osatzen dute. Estatubatuarren laguntzaren %99a dute eta baita kainoiak ere (eta
arma nuklearrak). Baina epe ertainera mehatxuak berberak dira bi aldeendako eta
ez dago horretatik inor babesean.Ez israeldarrak, ez palestinarrak, ez juduak, ez arabiarrak eta estatubatuarrak
ere. Eta ez dezagun ahantz baten batek laster arma nuklear taktikoak erabiltzen
ahalko dituela.
Immanuel Wallerstein
[Copyright by Immanuel Wallerstein. Todos los derechos reservados. Se concede el permiso para descargar, reenviar electrónicamente o por e-mail a otros y a colgar este texto en páginas de Internet no comerciales, con tal de que permanezca íntegro y se acompañe de la nota del copyright. Para traducir este texto, publicarlo o imprimirlo y/o otras formas, incluidos los sitios comerciales de Internet y extractos, dirigirse al autor en: fax: 1-607-777-4315.
Estos comentarios, publicados dos veces al mes, pretenden ser reflexiones sobre la escena mundial del momento, aunque no desde la perspectiva de los titulares inmediatos sino a largo plazo].